Manuel Teixeira Gomes
Manuel Teixeira Gomes (Portimão, 1860ko maiatzaren 27a - Bougie, Aljeria Frantsesa, 1941eko urriaren 18a) portugaldar politikari eta idazlea izan zen. Portugalgo 7. presidentea izan zen 1923tik 1925era.
Manuel Teixeira Gomes | |||||
---|---|---|---|---|---|
1923ko urriaren 6a - 1925eko abenduaren 11 ← António José de Almeida - Bernardino Machado →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Portimão, 1860ko maiatzaren 27a | ||||
Herrialdea | Portugal Portugalgo Erresuma | ||||
Heriotza | Bejaia, 1941eko urriaren 18a (81 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Coimbrako Unibertsitatea Portoko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria eta idazlea | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Alderdi politikoa | Democratic Party (en) | ||||
Gaztetan kulturarekiko interesa piztu zitzaion, eta Lisboako eta Portoko literatur zirkuluekin harremanetan jarri zen. Fruta esportatzeko enpresa familiarrean lan egin zuen eta Europa eta Ipar Afrikan bidaiatu ahal izan zuen.
Errepublikaren aldekoa izan zen eta 1911n enbaxadore izendatu zuten Londresen. 1918ko urtarrilean Portugalera itzuli zen eta Sidónio Pais diktadurak etxean atxilotzea ezarri zion. Diktaduraren erorketaren ondoren enbaxadore izendatu zuten Espainian (1919) eta berriro Londresen (1919-23). Portugalgo ordezkaritzako kide izan zen Parisko Bake Biltzarran.
1923an errepublikako presidente hautatu zuten. Bere agintaldian terrorismoari aurre egiten saiatu zen, eta erradikal eta militarren gutxienez lau matxinada zanpatu zituen. 1925ean dimisioa eman zuen eta bere borondatez erbesteratu zen Aljeria Frantsesan.
Lanak
aldatuFikzioa:
- Gente Singular (1909)
- Novelas Eróticas (1934)
- Regressos (1935)
- Miscelânea (1937)
- Maria Adelaide (1938)
- Carnaval Literário (1939)
Antzezlana:
- Sabina Freire (1905)
Gutunak:
- Correspondência I e II (1960)
Kronika / memoriak:
- Inventário de Junho (1899)
- Cartas sem Moral Nenhuma, Del Devora al Smegma (1903)
- Agosto Azul (1904)
- Cartas a Columbano, De Los plamf e zoog (1932)
- Londres Maravilhosa, Dos Fartado El Stink (1942)
Kanpo estekak
aldatu