Maria Bellido

espainiar heroi mitikoa

María Inés Juliana Bellido Vallejos (Porcuna, Jaéngo probintzia, 1755eko urtarrilaren 28a - 1809ko martxoaren 7a) Independentziaren gerrako jaendar heroi mitikoa izan zen, Bailengo batailan, zehazki.[1][2][3][4][5]

Maria Bellido
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Inés Juliana Bellido Vallejos
JaiotzaPorcuna1755eko urtarrilaren 28a
Herrialdea Espainia
Heriotza1809ko martxoaren 7a (54 urte)
Jarduerak
JarduerakUrketaria eta Heroia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBailéngo gudua
Maria Bellidoren monumentua eta oina

Biografia

aldatu

Jaén probintziako Porcuna herrian jaio zen María Inés Juliana Bellido Vallejos "la Culiancha" ezizenez ezaguna; Bailéngo Luis Domingo Cobo Muelarekin ezkondu zen, buztingintzako saltzailea, eta harekin joan zen bertara.[1]

Gertaera

aldatu

Kondairak dioenez, Bailengo batailan, soldaduengana laguntza ematen joan zen, herriko gainerako emakumeekin batera, urketari gisa. Egun horretako tenperatura 45 °C ingurukoa zen. Erasoan, pegar batekin igo zen aginte-posturaino, Reding jeneralari eskaini zion, eta ontzia igotzen ari zela, bala batek hautsi zuen pegar hori. Emakumeak ez zuen zirkinik ere egin, ur pixka bat geratu zen ontzia hartu zuen, eta jeneralari eskaini zion, eta honek bere lana goraipatu eta saria eskaini zion.[1]

Aintzatespenak

aldatu
  • Bailengo herriaren erresistentziaren sinbolo bihurtu zen. Harrezkero, Bailenen sinbolo gisa, armarrian pegarra ageri da, ura botatzen ari zen pegar zulatua.[1]
  • Bere izeneko ardoa eskaini zaio.
Aintzatespenak: Bailenen armarria, batailako armekin eta hautsitako pegarrarekin (ezkerrean) eta bere izeneko ardoa (eskuinean).

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d (Gaztelaniaz) MARÍA BELLIDO: LA HEROÍNA DESCONOCIDA DE LA BATALLA DE BAILÉN - Oliva Oliva. 2022-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  2. (Gaztelaniaz) Linares, Francisco Antonio. (2014-03-07). «5. María Bellido, entre la historia y la leyenda. Tras las huellas de María Bellido.» Bailén Diario (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  3. [http://www.culturandalucia.com/JA%C3%89N/Maria_Bellido.htm «Mar�a Bellido. El misterio de un mito.»] www.culturandalucia.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  4. «Maria Bellido (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  5. Ruiz, Antonio. (2020-09-21). «historia de María Bellido: La aguadora que “derrotó” a Napoleón» elcierredigital.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).

Kanpo estekak

aldatu