Maria Muzytxuk
xakelari ukrainarra
Maria Olehivna Muzytxuk (ukraineraz: Марія Олегівна Музичук; Lviv, Ukraina, 1992ko irailaren 21a) xake jokalaria da, nazioarteko maisu handia eta emakumezkoen munduko xake txapelduna 2015etik 2016ra.
Maria Muzytxuk | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lviv, 1992ko irailaren 21a (32 urte) |
Herrialdea | Ukraina |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ukraine women's national chess team (en) OSG Baden-Baden (en) |
Bi aldiz irabazi du emakumezkoen Ukrainako Xake Txapelketa: 2012an eta 2013an. 2015ean emakumezkoen munduko xake txapelketa irabazi zuen finalean Natalia Pogonina errusiarra garaitzean (2½–1½). Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun tituluaz gain, garaipen horri esker Nazioarteko Maisu Handi titulua ere eskuratu zuen. 2016ko emakumezkoen munduko xake txapelketan Hou Yifan txinatarraren aurka galdu zuen txapeldun titulua (3-6).
Mariaren ahizpa Anna Muzytxuk ere nazioarteko maisu handia da, eta emakumezko xake jokalari onenetakoa.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Muzytxuk |
- (Ingelesez) FIDE
- (Ingelesez) Chessgames
Aurrekoa Hou Yifan |
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna 2015-2016 |
Ondorengoa Hou Yifan |