Martin Orbe
Martin Orbe | |||
---|---|---|---|
1976 - 1983 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Errigoiti, 1934ko abenduaren 7a (89 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Martin Orbe Monasterio (Errigoiti, Bizkaia, 1934ko abenduaren 7a) Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan zen 1976tik 1983 arte. Apaiz katolikoa da, Euskal Filologian lizentziaduna eta ohorezko euskaltzaina. Diktadura frankistaren aurka eta Euskal Herriko langileen alde ziharduen Gogor apaiz taldeko kide izan zen. Zamorako apaiz kartzelan preso izan zuten 1969tik 1972ra bitartean, eta espetxetik irten ostean Ipar Euskal Herrira egin zuen ihes. Han hasi zen lanean sortu berria zen Udako Euskal Unibertsitatean (UEU).[2][3] Euskarazko hainbat hiztegi sortu dituen Bostak Bat taldearen kolaboratzaile sutsua da. Euskal Apaiz Koordinakundeko, Bizkaiko Abadeen Foroko eta Herria 2000 Eliza kolektiboko kide ere izan da.[4]
Bizitza
aldatuOrbe 1958an apaiztu zen, eta 20 urtez izan zen Zeanuriko abadea. Gogor apaiz taldeko kidea ere izan zen, eta Bilboko Elizbarrutian itxialdia eta gose greba egin ostean, atxilotu egin zuten 1969an. 1972ra arte izan zuten preso Zamorako apaiz-kartzelan.[5][1]
Espetxetik irtendakoan Ipar Euskal Herrira egin zuen ihes, eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) indartzeko lanean jardun zen. UEU Hegoaldera eramatea erabaki zen UEUko 1976ko ekitaldiko azken eguneko bileran eta, horrekin batera, Martin Orbe UEUko zuzendari hautatu zuten. Kargu horretan iraungo zuen 1983 arte.[3]
Martin Orbek buru-bihotzez ekin zion UEUren egitura Hegoaldean sortu eta sendotzeari, Talde Eragilea ondoan zuela. Ekitaldirako baimena lortzea nekeza izan zen (Martin Orberen eta garai hartan Espainiako Barne Arazoetako ministroa zen Rodolfo Martin Villaren arteko eskutitzak lekuko); baina, azkenik, ikastaroak hasteko hilabete baino gutxiago falta zela, Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministeriotik baimena iritsi zen. Iruñean, Euskal Herriaren hiriburu historikoan, ekin zion UEUk Hegoaldeko lehen jardunaldiari (1977), oso garrantzitsua izan zena: batetik, lehen aldiz, ikastaldi berezituak antolatu ziren, sailez sailekoak. Bestetik, lehen liburuak argitaratu zituen UEUk, unibertsitate-mailan inoiz argitaratutako euskarazko aurrenekoak hain zuzen.
2012ko urriaren 18an UEUren I. Merezimendu Saria eman zioten, euskal kulturgintzan egindako lana omentzeko.[6]
2014ko maiatzaren 30ean, euskaltzain ohorezko izendatu zuten.[7][8][9]
Idazlanak
aldatu- Zamorako apaiz-kartzela [elkarlanean] (2011).
- Apaizak ere torturatuak. Intxorta 1937 Kultur Elkartea, (2017)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Ohorezko euskaltzain izendatu dute Martin Orbe errigoitiarra» Busturialdeko Hitza 2014-06-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- ↑ «Ohorezko beste 12 euskaltzain izendatu ditu Akademiak eta orain 39 dira guztira», Diario Vasco, 2014-05-31.
- ↑ a b Alfontso MUJIKA: «UEU: 25 urte bidean», Elhuyar Zientzia eta Teknologia, 1997-05-01.
- ↑ «Ohorezko euskaltzain izendatu dute Martin Orbe errigoitiarra» Busturialdeko Hitza 2014-06-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) El infierno de los curas 'rojo-separatistas': 50 años de la cárcel concordataria de Zamora. (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
- ↑ «Euskal Unibertsitatea, UEUren 40. urteurrenetik begiratuta», Uztaro, 88, 111-125, 2014. Martin Orbek Eibarren, 2012ko urriaren 18an UEUren I. Merezimendu Saria jaso zuenean eman zuen hitzaldia
- ↑ «Martin Orbe Monasterio» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
- ↑ «Euskaltzaindiak diplomak eman dizkie ohorezko euskaltzain berriei» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
- ↑ «Euskaltzaindiak 12 ohorezko euskaltzain berri izendatu ditu» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
Kanpo estekak
aldatuWikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Martin Orbe |
- Martin Orbe Inguma datu-basean.
- "Zer-nolako Euskal Unibertsitatea?" artikulua Jakin aldizkarian, 130-131 zenbakia, 2002
- (Gaztelaniaz) "Un cura para ocho pueblos" Deia 2012/09/23.
- Elizak badu bere buruari zer kritikatu, arlo politikoan ez ezik, erlijiokoan ere. Igandea 2012/09/30.
- Zamorako apaiz kartzela. Eliza eta Estatuaren presondegia (1968-1976). Txalaparta, 2012/10/08.
- Ikasturte hasierari ekin dio Udako Euskal Unibertsitateak, Martin Orbe zuzendari izan zena sarituta[Betiko hautsitako esteka] Berria 2012/10/19.