Mercedes Arbaiza
Mercedes María Arbaiza Vilallonga (Bilbo, 1963) bizkaitar historialaria eta EHUko irakaslea da. Experiencia Moderna Ikerketa Taldeko kidea.[1]
Mercedes Arbaiza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1963 (60/61 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pompeu Fabra Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Biografia
aldatu1994an doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Historia Garaikidearen Sailean. Doktoratu ondoko prestakuntza Pompeu Fabra Unibertsitatean gauzatu zuen, Ekonomia eta Finantzen Sailean. UPV/EHUko irakasle titularra 1997az geroztik.[2]
2013tik aurrerako ikerketa-lanak emozioek subjektu politikoen eta gizarte-antagonismoaren sorreran duten eginkizuna aztertu du. Emozioak ikerketagai gisa interes historiografikoa dute protestaren eta tentsio politikoaren eragile gisa hartzen direnean, bai eta aldaketa historikoaren motor erabakigarri gisa ere. Esperientzia emozionala interpretatzen du subjektibitate kolektibo berriak (mugimendu sozialak) sortzeko aukera azaltzen duen gertakari gisa.[2]
ZUTIK, ZUTIK, ZUTIK. Mugimendu feministaren historia eta memoria (1968-1994) espozaketaren komisarioa da, argazkien bitartez Bizkaiko feminismoaren historiaren birpasa egiten du.[3]
Irudiak
aldatuObra
aldatuLiburuak
aldatu- Familia, trabajo y reproducción social: una perspectiva microhistórica de la sociedad vizcaína a finales del Antiguo Régimen (EHU, 1996)
Beste batzuekin idatzitako liburuak
aldatu- Historia e identidades nacionales: hacia un pacto entre la ciudadanía vasca (Servicios Redaccionales Bilbaínos, 2007)[4]
- Los orígenes de una metrópoli industrial: la Ría de Bilbao (Fundación BBVA, 2001)[5]
- Bilbao en la formación del País Vasco contemporáneo: (economía, población y ciudad) (Fundación BBVA, 1995)[6]
Artikuluak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Mercedes Arbaiza | Experiencia Moderna. (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
- ↑ a b «Irakasleak - Doktoregoa - UPV/EHU» Doktoregoa (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
- ↑ ««Las distintas formas de entender el feminismo le han ayudado a sobrevivir»» andra.eus 2021-10-04 (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
- ↑ Vilallonga, Mercedes Arbaiza; Hernández, Pilar Pérez-Fuentes. (2007). Historia e identidades nacionales: hacia un pacto entre la ciudadanía vasca. Servicios Redaccionales Bilbaínos ISBN 978-84-935989-0-7. (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
- ↑ Portilla, Manuel González; Gangoiti, José María Beascoechea; López, Pedro A. Novo; Alonso, Arantza Pareja; Abad, Susana Serrano; Sangroniz, Karmele Zarraga; Vilallonga, Mercedes Arbaiza. (2001). Los orígenes de una metrópoli industrial: la Ría de Bilbao. Fundación BBVA ISBN 978-84-95163-57-8. (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
- ↑ Portilla, Manuel González; Vilallonga, Mercedes Arbaiza; Ferro, Nieves Basurto; Gangoiti, José María Beascoechea; López, Pedro A. Novo; Alonso, Arantza Pareja; Hernández, Pilar Pérez-Fuentes; Ezquerra, Alberto Santana et al.. (1995). Bilbao en la formación del País Vasco contemporáneo: (economía, población y ciudad). Fundación BBVA ISBN 978-84-88562-54-8. (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
- ↑ Vilallonga, Mercedes Arbaiza. (2021). «El malestar de las mujeres en España (1956-1968)» Arenal: Revista de historia de las mujeres 28 (2): 415–445. ISSN 1134-6396. (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
- ↑ Vilallonga, Mercedes Arbaiza. (2021). «‘Perder el miedo a Dios’. Masculinidad moderna y emoción liberal en España a través de relatos literarios (1900-1931)» Historia social (100): 95–116. ISSN 0214-2570. (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).