Misericordia Abad Alcega
Misericordia Abad Alcega (Agón, Zaragoza, 1905eko maiatzaren 2a - Cortes, Nafarroa Garaia, 1936ko irailaren 9a) etxekoandrea, 1936ko Gerra Zibilean fusilatu zuten.[1][2][3]
Misericordia Abad Alcega | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Agón, 1905eko maiatzaren 2a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Heriotza | Cortes, 1936ko irailaren 9a (31 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa fusilamendua |
Jarduerak | |
Jarduerak | Etxekoandrea |
Bizitza
aldatuMisericordia Zaragozako Agón herrian jaio zen. Gurasoak José Abad García eta Clara Alcega García izan zituen. Nafarroako Cortes-en bizi izan zen bere senar Macario Huertarekin eta bi seme-alaba izan zituen.[4]Gerra Zibila piztu zenean errepresioa jasan zuen. Jasotako datuen arabera, kazkamotz utzi zuten bere ama eta ahizpak bezala eta arropa eranztera behartu zuten gorputzean igitaia eta mailua tatuaturik zeuzkan ikusteko.[1]
Fusilatzea
aldatuJipoiak eta tratu txarrak jasan ondoren fusilatu zuten 1936an Cortes eta Ribaforada arteko Zaragozarako bidean,[5] Cortesko Enolasca Vela Salvador-ekin batera.[6] 1979an lurpetik atera eta Cortesen fusilatutako pertsonen panteoian hobiratu zuten.[7]
Familiak jasandako errepresioa
aldatuMiseriordiaren neba Casildo, 33 urtekoa, ezkondua eta bi seme-alaba zituena ere fusilatu zuten 1936ko uztailaren 27an Ribaforadan.[8]
Aintzatespenak
aldatu- 2015eko martxoaren 21ean, Cortesko Udalak 1936ko kolpe militarraren ondoren fusilatu zituzten 39 zinegotzi eta bizilagunak omentzeko eta aintzatesteko ekitaldia egin zuen.[4][9]
- 2015eko maiatzaren 29an Nafarroako Parlamentuak Memoria Historikoaren Legearen esparruan Erreparazio eta Errekonozimendu Pertsonaleko 60 ziurtagiri emateko egin zuen ekitaldian, Misericordia Abab-en izena azaltzen zen.[10]
- Cortesko hilerrian hilobi komun bat dago; bertan, eraildako pertsona guztien izenak agertzen dira, eta azaroaren 1ean omenaldia egiten zaie.[11]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
- ↑ , Misericordia Abad. Nafarroako Gobernua or..
- ↑ «Mujeres en el franquismo: Represión y Resistencia» Kaos en la red 2010-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
- ↑ a b Abad Alcega, María de la Misericordia – Con Nombre & Apellidos. (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
- ↑ «Memoriaren Dokumentazio Zentroa» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
- ↑ «Lista de mujeres fusiladas por el franquismo» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
- ↑ ABAD ALCEGA, Misericordia – Parque de la Memoria. 2013-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
- ↑ «Casildo Abad Alcega» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
- ↑ «Espacios de Memoria» www.espaciosdememoria.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
- ↑ «El Parlamento entrega esta tarde 60 certificados de reparación en el marco de la Ley de Memoria Histórica | Parlamento de Navarra» parlamentodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ «Espacios de Memoria» www.espaciosdememoria.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).