Mixel Etxekopar
- Artikulu hau gotaintar musikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxekopar (argipena)».
Mixel Etxekopar edo Michel Etchecopar (Gotaine-Irabarne, Zuberoa, 1963) txirularia, kantaria eta bertsolaria da. Lanbidez irakaslea da, eskolarik eskola euskara irakasten du. Hebentik Zuberoako kultura elkarteko arduraduna da. Hiru zuloko txirula jo ohi du (Zuberoako eta Pirinioen mendebaldeko musika tresna tradizionala).
Mixel Etxekopar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gotaine-Irabarne, 1963 (60/61 urte) |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta bertsolaria |
Musika instrumentua | Hiru zuloko txirula |
Bi disko grabatu ditu Mixel Arotze eta Maddi Oihenartekin batera. Gainera, Gotaine-Irabarneko Xiru jaialdiaren antolatzaileetako bat da. Maika alaba Amaren Alabak taldeko kidea da.[1]
Bizialdia
aldatuGotaine-Irabarneko (Xiberoa) Agerregarai etxaldean sortuta. Familiako bost haurretarik gazteena da. Eskola publikoan, Mauleko espartin lantegietan lan egitera jin etorkin portugesen haurrak ezagutu zituen. Nortasun desberdintasunen esperientzia horrek barneko izaera aldatu zion.[2]
Aldi berean, gazte-gazterik, ingurumeneko naturarekin, Xiberoko eüskararekin bai eta dantzarekin eta musikarekin (txülüla: hiru zuloko txirula) izan zuen harreman sakonak ere eragin handia du.[2]
Haren errientak, berantago haren aitaginarreba izanen zenak, Xiberoko dantza eta kantua irakatsi zizkion. Kolegioko denboraren hastapenean, Urdiñarbeko Erramun Tartachu haren dantza-maisu izan zen, eta denbora berean (1975-1976) txülüla edo xirula ikasten hasi zen, Mauleko Jean Copenek irakatsirik. 1977an, Mixel Etchecopar Urdiñarbeko maskaradan ari izan zen, Pette bere anaiarekin, eta geroztik, musikari gisa, maskarada gehienetan parte hartu zuen. Lehen aldikotz, Gotaine-Irabarneko pastoralean parte hartu zuen, 1973an, jokalari gisa (Aingeruaren rola, 10 urte baitzituen), eta ondokoetan, xirulari eta gero koru-zuzendari gisa (1993tik goiti).[2]
1990ean, Mixel Etxekopar Gotaine-Irabarneko Xiru festibalaren abiarazleetarik izan zen, 1994an, Abotia kultur elkartearen sortzaileetarik, eta 2004an, Hebentik artista kolektiboaren sustatzaileetarik.[2]
Gaur, xiberotar dantza eta kantu ohitura berrien eta aspaldikoen bilaketan aritzen da. Abiarazi dituen sorkuntza guziek hori erakusten dute. Irakaskuntzaren bidez (bereziki kantua eta xirula), ondare immaterial horren transmisioari ere leku handia ematen dio.[2]
Zinemarako
aldatu2011n Peio Cachenautek zuzendutako Xora filmaren musikaren egileetako bat da zubererazko egin den ehen filma izan zen.[3][4][5]
Flmeko musikarekin 2012an Transhumantzia diskoa atera zuen[6]
Bestalde, Gartxot pertsonaiari ahotsa ipini zion Gartxot, konkista aitzineko konkista animaziozko filmean (2011).[7]
Diskografia
aldatuTranshumantzia izenburuko diskoa 2012an grabatu zuen Elkarrekin François Rossé pianoan (eta "palefonoan") lagun zuela. Mixelek jotzen zituen xirula, ttun-ttuna, botza, alboka, klarinetea, flautak, tzintzarriak, eta txori hotsak. 10 abesti hauek osatu zuten diskoa:[6]
- Han eta hemen (Nestor Basterretxeari) (Hitzak: Joxean Artze)
- Ürrütiko kantorea (Herrikoia)
- Ni (Hitzak: Mixel Etxekopar)
- Barg waaij
- Etxebarre (Doinua: Mixel Etxekopar)
- Uzeste-ri bai! (Bernard Lubat-i)
- Bach... xix!
- Leon eta Maurizia's fugue
- Larrainerik Isturitzera (Herrikoia)
- Itzuli (Herrikoia, Iparragirre)
Sariak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Mixel Etxekopar» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ a b c d e f «Sariak - Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizuneko Musika Sarien banaketa, -2023/01/28-Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizuneko Musika Sarien banaketa» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ Azurmendi, Mikel. (2011). «Sortzeko beldurrik gabe» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ Alustiza, Maite. (2011-07-12). «Astelehenean hasiko dituzte 'Xora' zubererazko lehen film luzearen grabaketak» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Suhas, Carole. (2011-06-22). «La Soule se met au cinéma et se prépare à tourner Xora, long-métrage en euskara» Le Journal du Pays Basque.
- ↑ a b Etxekopar, Mixel; Rossé, François. (2012). «Transhumantzia» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ Elordi, Juanjo; Urmeneta, Asisko. Gartxot, konkista aitzineko konkista. (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).