Moreno Argentin
Moreno Argentin (San Donà di Piave, 1960ko abenduak 17) Il furbo ezizenduna, italiar txirrindulari ohi bat da, profesionala 1980 eta 1994 artean, denbora horretan 86 garaipen lortuz.
Moreno Argentin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Donà di Piave, 1960ko abenduaren 17a (63 urte) |
Herrialdea | Italia |
Lehen hizkuntza | italiera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
|
Junior eta amateur mailako txirrindulari bezala bere herrialdeko errepideko txirrindularitza txapeldun izan zen, bi aldiz taldekako jazarpen probako txapeldun eta hiru aldiz taldekako erlojupeko txapeldun. Jada profesional bezala, beste bi aldiz izan zen Italiako txapeldun, 1983 eta 1989an.
Bereziki trebea zen mendi ertaineko probetan. Palmares handia du klasikei dagokienez, batez ere Europa erdialdean ospatzen zirenetan, Liège-Bastogne-Liège eta Flèche Wallone kasu. Bitxia bada ere, Milan-San Remo klasikoa ez da bere palmaresean agertzen, zenbait aldiz garaitu baitzuten, 1992ko edizioan bigarren eta 1982koan hirugarren izan zelarik.
1985 eta 1987 artean Munduko Txirrindularitza Txapelketako podium guztietan egon zen, 1986an garaile, 1987an bigarren eta 1985ean hirugarren izan zelarik.
Italiako Giroan, proba honetan bere karrera osoan zehar lortu zituen hamairu etapa garaipenez gain, 1984ko edizioan hirugarren eta 1993an seigarren amaitu zuen.
Bi etapa irabazi zituen arren, soilik bi ediziotan hasi zuen Frantziako Tourra, bietako bakar batean ere amaitu ez zuelarik.
Palmaresa
aldatu1981
1982
- Italiako Giroko etapa 1
- Etapa 1 Suitzako Itzulian
- Matteotti Garaikurra
- Romagnako Giroa
- Pratoko Industria eta Merkataritza Sari Nagusia
1983
- Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
- 2 etapa Italiako Giroan
- 2 etapa Tirreno-Adriatikon
- Sabatini Kopa
- Camaioreko Sari Nagusia
1984
- 3. Italiako Giroan eta 2 etapa
- Venetoko Giroa
- Settimana Coppi e Bartali
1985
- Lieja-Bastogne-Lieja
- Tirreno-Adriatikoko etapa 1
- Danimarkako Itzulia
- Romandiako Tourreko etapa 1
- 3. Munduko Txirrindularitza Txapelketan
1986
- Munduko Txirrindularitza Txapelketa
- Lieja-Bastogne-Lieja
- 2. Pratoko Industria eta Merkataritza Sari Nagusian
1987
- Lieja-Bastogne-Lieja
- Lombardiako Giroa
- 3 etapa Italiako Giroan
- 2 etapa Tirreno-Adriatikon
- Etapa 1 Andaluziako Itzulian
- 2. Munduko Txirrindularitza Txapelketan
1988
- Nazioarteko Kriteriumeko etapa 1
- Reggio Calabriako Giroa
- Venetoko Giroa
- 2. Pratoko Industria eta Merkataritza Sari Nagusian
1989
1990
- Flandriako Tourra
- Flèche Wallone
- Sabatini Kopa
- Etapa 1 Frantziako Tourrean
- Etapa 1 Suitzako Itzulian
1991
1992
1993
- 6. Italiako Giroan eta 2 etapa
- Etapa 1 Mediterraneoko Tourrean
1994
- Flèche Wallone
- Trentinoko Giroa eta etapa 1
- Etapa 1 Italiako Giroan
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
aldatuItzuli Handia | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | 43. | 38. | 45. | 3. | UT | — | 31. | — | 15. | — | — | — | 6. | 14. |
Frantziako Tourra | — | — | — | — | — | — | — | — | — | UT | 59. | UT | — | — |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | — | UT | — | — | — | — | — | — | — |
Munduko Txapelketa | — | 47. | 42. | 17. | 3. | 1. | 2. | 22. | — | — | — | — | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Taldeak
aldatu- Sammontana (1980-1986)
- Gewiss (1987-1989)
- Ceramiche Ariostea (1990-1992)
- Mecair-Ballan (1993)
- Gewiss-Ballan (1994)
Aurrekoa Joop Zoetemelk |
Munduko Txirrindularitza txapelduna 1986 |
Ondorengoa Stephen Roche |
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Moreno Argentin - ProCyclingStats
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moreno Argentin |