Motoziklismoa motoez egindako lasterketek osatutako kirola da. Hauek, geihenetan, txapelkatarako bereziki eraikiak izan diren zirkuituetan ospatzen dira. Hala ere, badira gaur egun zenbait proba berezi batzuk, zeinak errepide sare arruntan leihatzen direnak. Moto klase ezberdintasunak, motoziklismoan ere eragina du. Horrela, kompetizio mota ugari sortuak izan dira.

Abiadura lasterketako motoa

Abiadurazko motoziklismoa

aldatu

Jarraitzaile gehien dituen txapelketa mota da. Batez ere asfaltozko zirkuitu berezietan ospatzen dira lasterketak. Lortzen diren abiadura handiek, antolatzaileak, segurtasun neurri itzelak hartzera behartzen ditu. Sailkapen eta txapleketa mota ugari egon arren, denek helburu berdina jarraitzen dute: Aldezaurretik, eta kompetizio klasearen arabera adostutako bira kopurua betetzen dituen lehena izatea. Ondorengoak dira txapelketarik famatuenak:

Munduko txapelketa

aldatu

Ospe handiena duena da. Mundu osoan zehar ospatzen diren Sari Nagusiez osatua dago. Leihatzen diren motorrak punta-puntazko teknologia erabiliaz fabrikatuak izan diren makinak dira. Hauen zilindradaren arabera, 3 sailkapen mota daude:

 
Giacomo Agostini 15 aldiz munduko txapeldun izandakoa

Hirurak egun berean ospatutzen badira ere, ez dira batera lehiatzen. Denboraldia apirila inguruan hasi egiten da eta urrian bukatu. Azkenean Sari Nagusi bakoitzean lortutako puntuak batuz, kategoria bakoitzean pilotu bat munduko txapeldun bilakatzen da. Abiadurazko motoziklismoan titulurik garrantzitsuena da. Batez ere, MotoGp-ko kategorian (lehen 500 z.k.). Kevin Schwantz, Wayne Rayney, Eddie Lawson, Kenny Roberts, Giacomo Agostini, Valentino Rossi, besteak beste, izan dira titulu preziatu honen irabazle famatuenak.

Abiadurazko txapelketaren antzera, Superbike txapelketa mundu osoko zirkuituetan ospatu egiten da. Diferentzia nabarmena, erabilitako motorretan datza. Lehengoan ez bezala, hemen, kalean salgai dauden motor preparatuekin leihatzen dira pilotuak. Nabaria denez, besteak baino prestakunza eskasagoa dute. Hemen ere hiru kategoria ezberdintzen dira.

Hiru kategoriak batera leihatzen dira. Asteburuan 2 carrera ospatu egiten dira, bakoitza bere puntuazioarekin. Bagago paraleloki ospatu egiten den beste txapelketa bat Supersport izena duena. Hauek preparazio urriagoko motorrak dira.

Estatu Batuetako A.M.A. txapelketa

aldatu

Estatu Batuetako motoziklismo elkarteak (American Motorcycling Association ingelesez) antolatutako txapelketa da. Amerikako estatu batuetan bakarrik ospatzen dira probak. Lau kategora ezberdinek osatzen dute.

  • Superbike
  • Supersport
  • FormulaXtreme
  • Superstock


Beste zenbait txapelketa

aldatu

Nazionalak

aldatu

Bakarrik estatu bakar batean ospetzen diren lasterketez osaturioak dira. Beste herrialde bateko pilotuek parte har dezakete. Garrantzitsuenetakoa Espainiar estatuan ospatutzen dena da. C.E.V. (Campeonato de España de Velocidad) izenez ezagutzen da eta bertan mundu osoko pilotuak ikus daitezke. 125 z.k.-ko kategoria munduko txapelketarako lehen pauso bezala kontsideratzen da. Bi kategoria gehiago daude: Formula Extreme eta Supersport.

 
Mango Irla-ko TT-a

Mango Irlako TT-a

aldatu

Aintzinean bezala korritzen den azken proba da. Mango Irla inguratzen duen karretera itxi egiten da eta pilotuak irlari bira ematen diote. Segurtasuna eskasagatik (artozkok pakak eta pneumatikozko babesak bihurgunetan besterik ez), hildako kopurua oso handia da. Garai bateko karrera garrantzitsuek Tourist Trophy izena hartzen zuten eta lehena Mango Irla-koa izen.

Motocrossa

aldatu
 
Motocross lasterketa

Motocrossa asfaltaturik gabeko zirkuitu itxitan edo zalaietan zehar praktikatzen den motoziklismo modalitatea da. Izena "motorcycle" eta "Cross Country" hitzen kontrakziotik dator. Askotan MX edo MotoX bezala ezagutzen da. Aurreko kategoriekin dagoen desberndintasunik nabariena zirkuituetan dago. Hauek, lokatzez beteak egoteaz aparte, pilotuak gainditu beharreko saltu eta beste oztopo ugariz josiak baitaude. Honek motor ezberdinak erabiltzea dakar. Suspentsio luze eta takodun gurpilen erabilpena dira haien ezaugarririk nabarienak. Motorrak, beste modalitateetan bezala kategoria ezberdinetan banatzen dira: MX1, MX2, MX3, dira garrantzitsuenak. Zilindradaren arabera eginiko sailkapenak dira.

Mundu mailan bi dira txapelketarik garrantzitsuenak. Ameriketako Estatu Batuetako AMA elkarteak antolatutakoa eta Munduko Txapelketa. Lehenengoa, soilik estatu batuetan korritzen da eta 12 probaz ostaua dago. Ingeleraz AMA Motocross Championship izenez ezagutzen da. Bigarrena Nazioarteko motoziklismo Federakuntzak (FIM) antolatzen du eta 15-en bat Sari nagusiz osatua dago. Geihenak Europan korritzen dira.

Motocros klasikotik aldenduz eta teknologia berriez lagunduta, zenbait modalitate berri sortu dira:

  • Supermotard. Asfaltuzko zirkuituetan korritzen diren lasterketak dira. Erabilitako motorrak motocrossean erabilitakoen antza dute baina neumatiko leunak erabiltzen dituzte kurbetan erraz irristatzea baldintzatuz.
  • Freestyle. Modalitate honetan ez dago lasterketarik. Saltu exibizioak dira non pilotuak airean egiten dituen mugimenduen arabera epaile talde batek puntuazioa jartzen duen. Txapelketa mota hau dexente berria da garai bateko motorrek ez baitzuten salto handiak egiteko indarrik.

Triala

aldatu

Triala motoziklismo motarik ezberdinena da. Ez dira lasterketarik egiten ezbaitira abiadurazko probak. Txapelketa honen helburua oztopo batzuk ahalik eta akatsik gutxienekin gainditzea da. Motor oso bereziak dira. Txikiak eta takodun gurpil oso zabalak dituztelarik. Gainera ez dute esertzeko toki aproposik, pilotua oreka mantentzeko ahaleginetan, zutik ibiltzen baita.

Probak kirol pabiloi haundietan edota arkaitzdun zonalde naturaletan ospatu ohi dira, "indoor" eta "outdoor" izenez ezagutzen direlarik. Horrela sailkatuta bi munduko txapelketa ezberdin daude, garrantzi gehien daukana bigarrengoa izanik.

Rallyak

aldatu

Rallyak egun ezberdinetan korritzen diren etapez osatutako lasterketak dira. Gehienetan basamortu edo antzeko paisaietan ospatzen dira. Honek beste zailtasun bat ematen dio txapelketari, pilotuak lehen iristeaz arduratzeaz gain GPSaren laguntzaz orientatu eta bide bizkorrena bilatzeko gai izan behar baitira. Paris-Dakar da rallyrik famatuena.

Kanpo estekak

aldatu