Naqsh-e Rostam
Naqsh-e Rostam edo Nakhi-Rustam edo Naqs-i-Rustam (persieraz: نقش رستم, ˌnæɣʃeɾosˈtæm ahoskatua; euskaraz: «Rostamen horma-irudia»), Persepolistik hiru kilometro ipar-mendebaldera dagoen gune arkeologiko bat da, Irango Fars probintzian. Kokagune hau Næqš-e Rostæm ("Rostamen erretratua") deitua da, persiarrek, hilobien azpiko sasandar behe-erliebeek Rostam izeneko persiar heroi mitologikoa irudikatzen zutela uste zutelako.
Naqsh-e Rostam | |
---|---|
نقش رستم | |
Marvdasht complex | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Iran |
Probintzia | Fars |
Irango eskualdea | Marvdasht County |
Koordenatuak | 29°59′20″N 52°52′29″E / 29.9889°N 52.8747°E |
Historia eta erabilera | |
Erabilera | hilobia monumentua |
Ondarea | |
Haitzuloan eginiko gurutze formako eta lau errege hilobi behe-erliebedun dituen horma harritsu bat da. Hauetako bat, dituen inskripzioei kasu eginez gero, Dario I.a persiar erregearena izango litzateke. Dario I.aren hilobiaren ondoan aurkitzen diren gainontzeko hiru hilobiak, Xerxes I.a, Artaxerxes I.a eta Dario II.arenak izango lirateke, baina ez daramate zehaztasunez identifikatuko lituzketen inongo inskripziorik. Persepolis atzeko mendian, beste antzerako bi hilobi daude, beharbada, Artaxerxes II.a eta Artaxerxes III.aren hilobiak izango liratekeenak, amaitu gabeko hilobi bat bezala, Arsesena izango litzatekeena, edo, ziurrago, Persiar Inperioko azkeneko enperadore izan zen Dario III.arena, Alexandro Handiak Pertsiako tronutik bota zuena.
Darioren hilobia, akemenidar garaiko persiar artean existitu ziren bi hilobi ereduetako bat da. Haitzean zulatutako hilobi bat da, Egiptoko hipogeoak bezala. Beste eredua, Pasargadan dagoen Ziro II.aren hilobia izango litzateke.
Naqsh-e Rostameko haitzean, zazpi behe-erliebe handi ere badaude, hilobien azpian, sasandar erregeek eraikitzea agindu zituzten eskulturak.
Haitzaren parean, Ka'ba-i-Zartosht dago, zoroastroar monumentu bat. Tokiaren muturrean, bi suaren aldare txiki daude.
Baxuerliebeen xehetasunak
aldatu- Lehenak, Narses Armeniakoa irudikatzen du (296-304), Sapor I.aren seme nagusia, Anahita jainkosak (Nahid egungo persieraz) errege izendatzen duelarik.
- Bigarren baxuerliebea, Dario I.aren hilobiaren behealdearen azpian dago, eta bi eszenak osatzen dute. Goikoak, Bahram II.a sasandar erregea etsaiaren aurka borrokan irudikatzen du.
- Hirugarrenak, Sapor I.a sasandar enperadoreak Valeriano erromatar enperadorearen aurka lortutako garaipena irudikatzen du. Behe-erliebe honetan, Sapor zaldi baten gainean eserita dago, eta Valeriano belaunikatu egiten da zaldiaren oinetara. Zeriyadis, Valeriano garaitu zuena, zaldiaren aurrean dago, eta Irango erregeak, eskuak elkarturik, Erromatar Inperioaren ekialdeko zatiaren boterea eskaintzen dio.
- Laugarrenak, Hormizd II.a sasandar erregearen konkista adierazten du.
- Bosgarrena, Bahram II.a bere etsaiak garaitzen irudikatzen duen eskultura bat da.
- Seigarren behe-erliebeak, altxatutako pertsona bat irudikatzen du. Bere ezkerrean, buru bat eta aurpegi bat ikus daitezke.
- Zazpigarrena, Sasandar dinastiaren sortzailea izan zen Ardashir I.aren irudikapena da (226-242). Baxuerliebe honek, dinastiaren sortzailea, Ahura Mazda jainkoak errege izendatzen adierazten du.
Dario Handiaren inskripzioa Naqsh-e Rostamen
aldatuDario I.aren hilobia da handiena; bere sarreran, pertsonaia hilara batek apaindutako lau zutabe ditu, suzko aldare baten aurrean apaindutako errege baten irudia nagusi delarik, hanka oholtza baten gainean duela.
Inskripzioaren itzulitako testua
- Ahura Mazda jainko handi bat da, lur hau sortu zuena, zerua sortu zuena, gizona sortu zuena, gizonarentzako zoriontasuna sortu zuena, Dario errege egin duena, errege ugarietako bat, jaun bat askorentzat.
- Dario naiz, Errege handia, Erregeen Errege, mota orotako gizakiak dituzten herrialdeetako Errege, Lur handi honetako lurralde handietako Errege, Histaspesen semea, akemenidar bat, persiar bat, persiar baten semea, ariar bat, arbaso ariarrak dituena.
- Dario Handiak dio: Ahura Mazdaren mesedeagatik, hauek dira Pertsiatik kanpora hartu ditudan herrialdeak, euren gainean errege izan naiz, zerga bat ordaindu didate, esan diedana, egin dute, nire legeak, zorrotz mendean jarri ditu: Media, Elam, Partia, Aria, Baktriana, Sogdiana, Jwarizm, Drangiana, Arakosia, Satagidia, Gandhara, Sind, Amirgia, eszitak, kapel puntazorrotzeko eszitak, Babilonia, Asiria, Arabia, Egipto, Armenia, Kapadozia, Sardes, Jonia, itsasoaren beste aldeko eszitak, Skudra, petasoak daramatzaten joniarrak, Libia, Etiopia, Makako gizonak, Karia.
- Dario Handiak dio: Ahura Mazdak, lurra emozioz ikusi zuenean, eman egin zidan, Errege egin ninduen, Errege naiz. Ahura Mazdaren mesedeagatik, bere tokiaren mende jartzen dut, esaten dizuedana, egin dutena, nik nahi nuen bezala. "Zenbat herrialde konkistatu ditu Dariok?" pentsatzen baduzue: Ikus itzazue tronu gainean dauden guztien eskulturak, berehala jakingo duzue, berehala ezagutuko duzue: persiar gizonaren lantza oso urrun joan da, berehala ezagutuko duzue: persiar gizon batek, Pertsiatik oso urruti borrokatu du.
- Dario Erregeak dio: Egina izan dena, Ahura Mazdaren borondatez egin dut. Ahura Mazdak laguntza eman dit nik nire lana egin arte. Ahura Mazdak gaitzetik babes nazala, nire errege etxea eta lur hau bezala: Ahura Mazdari erregutzen diot, Ahura Mazdak eman diezadala!
- O, gizon, Ahura Mazdaren agindua denak, ez zaitzatela atzera bota, ez zaitezte bide onetik irten, ez zaitezte matxinatu!
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Naghsh-e Rostam
- (Frantsesez) Naqsh-e Rostameko hilobiak argazkietan