Obulu
Obulua emakumezko, animalia eme eta landare loredunen ugalketa-zelula haploide edo gametoa da. Obulutegi edo obarioetan sortzen dira obogenesi izeneko prozesuaren bidez. Ernalketaren prozesuan espermatozoideak beste gameto hauekin elkartzen da eta enbrioia sortzen da.
Poriferoen obuluak mintz plasmatikoa besterik ez dute. Mintz hori oso lodia da ugaztunetan. Batzuetan beste mintz bat ere izaten da, egitura aldakorrekoa, espermatozoideak sartzeko edo ernalketaren ondorioz sortuko den umekiak arnasa hartu ahal izateko mikropiloak izan ditzakeena. Hirugarren mintz bat ere izaten da zenbaitetan, albumina, hots, narrasti eta hegaztien oskoleko mintza edo oskola bera. Orokorrean, obuluak biribilak eta handiak dira; hegazti eta arrain batzuenak 8 cm-ko diametroa izan dezakete. Obuluaren osagai nagusia biteloa da eta umekia arrautzaren barruan garatzen laguntzen du.
Gizakiengan
aldatuGiza gorputzaren zelula handienen artean ditugu, izan ere begiekin zuzenean ikus daitezke, mikroskopiorik edo bestelako leiarrik gabe. Batez beste 120 µm-ko diametroa dauka. Atal hauek ditu: protoplasma (biteloa); protoplasma biltzen duen geruza, bi mintzez osatua (bitelo-geruza eta gune peluzidoa); masa handiko nukleoa (ernamuin-pusila edo Purkinje-ren pusila) eta nukleoloa (ernamuin-orbana).
Animalia obiparoengan
aldatuAnimaliak bestela obiparoak izan daitezke, hegazti guztiak, arrain, anfibio eta narrasti gehienak alegia, eta enbrioiak arrautzak dira.
Landareetan
aldatuLandare hazidunen egitura, landarea ernalduz gero hazi bihurtzen dena. Gune, enbrioi-zisku eta babes tegumentuek osatzen dute obulua. Angiospermoen obuluak karpeloaren barnean izaten dira, eta gimnospermoenek, berriz, ez dute babes egiturarik inguruan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.