Iruñeko Orfeoia

Orfeón Pamplonés» orritik birbideratua)

Iruñeko Orfeoia


Datuak
EgoitzaBaluarte jauregia, Iruñea, Nafarroa
ZuzendariaIgor Ijurra Fernández
AhotsakAbesbatza mistoa
Taldekideak120
Urteak1865-
Webguneawww.orfeonpamplones.com

Iruñeko Orfeoia (gaztelaniaz: Orfeón Pamplonés) Iruñeko abesbatza beterano eta nagusia da, 1865ean sortua eta Europako zaharrenen artean dagoena.

2008. urtean, 120 abeslarik osatzen zuten, eta Baluarte jauregia egin zenetik, hprixa da euren auditorio nagusia. Halaber, haurrek eta gazteek ere parte hartzen dute abesbatza propio batean.

Historia

aldatu

1865. urtean, Orfeón Pamplonés izeneko elkarte korala sortu zuten hamaika bazkide harpidedunek, Conrado Gartzia presidente izendatuta. Artisauei musika doan irakastea zen helburua. Lehen zuzendaria Joaquín Maya izan ere, eta lehen ikasleen artean Julian Gaiarre gaztetxoa aritu zen kantari. Hala ere egitura hark gutxi iraun zuen eta 1873an desagertu zen.[1]

1881an, Iruñeko elite sozial eta intelektualetik zetorren talde batek Iruñeko Orfeoia izandakoa berrantolatu, eta, ateneoen modari jarraiki, Ateneo Orfeón Pamplonés izena jarri zioten. Egitura honek bi zuzendari izan zituen: Fidel Maya, musika arlokoa, eta Serafin Mata, literatura arlokoa. Baina egoitzarik ez zuten eskuratu eta 1885ean berriz eten zen abesbatz honen biizitza.

Azkenean, behin betiko Iruñeko Orfeoia Fidel Mayak zuzendutako batzorde berrantolatzaile batetik sortu zen, 1890ean. Pablo Sarasate ohorezko presidente izendatu zuten, eta Remigio Mugica, Iruñeko katedraleko kaperako tenore gaztea, zuzendari bilakatu zen. 1893 eta 1908 artean, San Fermin jaietan Iruñeko Udalak antolatutako kontzertuetan parte hartu zuen Orfeoiak, Santa Cecilia orkestrarekin eta Pablo Sarasaterekin batera. Kontzertu horiei esker, funtsak eta ospe handia lortu zituen.

Artxibategia

aldatu
  • Musika-artxibategia. 9.000 erreferentzia baino gehiago ditu, batzuk abesbatzarenak soilik direnak, musika profanoaren artxiborik osatuenen artean egonda.
  • Artxibategi historikoa. Azken mende eta erdiko historia, hala Nafarroakoa nola Iruñekoa, jasotzen dute hainbat dokumentuk. Haien artean, abesbatzaren agiriak daude.
  • Argazki eta prentsa artxibategia. Sari eta arte-objektuen bilduma jasotzen du hastapenetatik.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Historia - Orfeoia» www.orfeonpamplones.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).

Kanpo estekak

aldatu