Paul van Zeeland
Paul Guillaume, van Zeeland bizkondea (Soignies, 1893ko azaroaren 11 – Brusela, 1973ko irailaren 22a) belgikar politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1935etik 1937ra.
Paul van Zeeland | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1949ko abuztuaren 11 - 1954ko apirilaren 23a
1946ko martxoaren 14a - 1956ko urtarrilaren 31
1937ko apirilaren 11 - 1939ko apirilaren 2a
1935eko martxoaren 25a - 1936ko ekainaren 13a
1935eko martxoaren 25a - 1937ko azaroaren 24a ← Georges Theunis - Paul-Emile Janson →
1935eko martxoaren 25a - 1936ko ekainaren 13a ← Paul Hymans (mul) - Paul-Henri Spaak → | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Soignies, 1893ko azaroaren 11 | ||||||||||||
Herrialdea | Belgika | ||||||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||||||
Heriotza | Brusela, 1973ko irailaren 22a (79 urte) | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Heziketa | Princetongo Unibertsitatea Lovainako Unibertsitate Katolikoa doktore : eskubide | ||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | ekonomialaria, politikaria, abokatua, diplomazialaria eta legelaria | ||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Alderdi politikoa | Catholic Party (en) |
Zuzenbide irakaslea izan zen, eta, ondoren, Lovainako Unibertsitate Katolikok Ekonomia Zientzien Institutuko zuzendaria. 1935eko martxoan katoliko, liberal eta sozialisten arteko koalizio gobernu bateko lehen ministro izendatu zuten. Krisi ekonomikoari aurre egin zion, monetaren debaluazioaren eta aurrekontu-neurri hedatzaileen bidez.
1936ko udaberrian dimititu zuen, Rexismoak sustatutako asalduraren ondorioz, baina lehen ministro izaten jarraitu zuen maiatzeko hauteskundeen ondoren. Gutxieneko soldatari, ordaindutako sei opor-eguni eta astean gehienez 40 orduko lan-ordutegiari buruzko akordioekin konpondu zituen langileen grebak. Rexistak gerra-legearekin zapaldu zituen, langabeziaren aurkako neurriak hartu zituen eta neutraltasun politikara itzuli zen. 1937ko udaberrian dimititu zuen, Léon Degrellek Belgikako Banku Nazionaletik dirua jasotzea leporatu ondoren.
1939an Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordea zuzendu zuen Londresen, eta 1946an Ekonomia Lankidetzako Europako Liga sortu zuen. Gerra amaitu ondoren, Kanpo Arazoetako ministro izan zen 1949 eta 1954 artean.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Valoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |