Pepsina
Pepsina proteinak degradatzen dituen entzima bat da, urdailean jarduten duena. Urin gastrikoaren entzimarik garrantzitsuena da. Theodor Schwannek aurkitu zuen 1836an, gizakian aurkituriko lehenengo entzima izanik.
Liseriketa edo digestioan funtsezko zeregina betetzen du, eta pH oso azidoetan funtzionatzen du hobekien (pH=2-3).
Urdaileko guruinetako zelulek ekoizten dute, pro-entzima moduan (pepsinogeno). Gero, urdailean dagoen azido klorhidrikoak pepsinogenoa pepsina bihurtzen du (HCl horrek pepsinogenoaren aminoazido batzuk deusestatzen ditu, pepsina agertuz):
- Pepsinogeno → Pepsina
Pepsinak proteinak deskonposatzen ditu, polipeptidoak agertuz:
- Proteina → Polipeptidoak