Peruth Chemutai

atleta ugandarra

Peruth Chemutai (Kapchorwa, Uganda, 1999ko uztailaren 10a) Ugandako atleta da. 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen 3.000 metroko oztopo lasterketan eta Ugandako emakumezko batek lortu zuen lehhen domina olinpikoa izan zen[1]. 2024ko Parisko jokoetan, berriz proba berean, zilarra lortu zuen.[2]

Peruth Chemutai

(2016)
Bizitza
JaiotzaKapchorwa District (en) Itzuli1999ko uztailaren 10a (25 urte)
Herrialdea Uganda
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

IAAF: 14707661 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Sebei etniako kidea da Chemutai, Kenian kalenjin esaten zaien talde berekoa funtsean.[3]

Bukwo barrutiko txapelketa bat ikustera joan eta lasterkaria izatea erabaki zuen[4]. Hurrengo urtean Commonwealtheko Gazteen txapelketan 1.500m eta 3.000m probetan zilarrezko dominak eskuratu zituen. 2016an 20 urtez azpiko munduko txapelketan zazpigarren egin zuen 3.000 metro oztopoen proban. Urte berean Rioko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte baina ez zen finalerako sailkatu[5].

2018an 20 urtez azpiko munduko txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen eta hurrengo urtean Dohan jokaturiko elitezko txapelketan 5. postua.

Tokioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu du faboritoak ziren Beatrice Chepkoech eta Hyvin Kiyeng Jepkemoi keniarrei aurrea hartuz[1].

2024ko joko olinpikoetan 3000ko oztopoetan bigarren izan zen, Winfred Yavi Bahreingoaren ondoren.[2]

Palmaresa

aldatu

Txapelketak

aldatu
Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
  Rio 2016 finalerdiak 3.000m oztopoak 9:31.03
  Tokio 2020   3.000m oztopoak 9:01.45
  Paris 2024   3.000m oztopoak 8:53.34
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
  Tampere 2018 (20 urtez azpikoa)   3.000m oztopoak 9:18.87
  Doha 2019 5.a 3.000m oztopoak 9:11.08
Afrikako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
  Asaba 2018 5.a 3.000m oztopoak 9:45.42
Commonwealth Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
  Birmingham   3.000m oztopoak 9:23.24
Afrikako Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
  Akkra 2024   3.000m oztopoak 9:16.07

Markak

aldatu
  • 3.000 metro oztopoak – 9:01.45 (Tokio, 2021)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Chemutai lands surprise steeplechase victory in Tokyo | REPORTS | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  2. a b (Ingelesez) Isabirye, David. (2024-08-06). «Peruth Chemutai scoops Silver in Women's 3000m Steeplechase | 2024 Paris Olympics» Kawowo Sports (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  3. (Ingelesez) «Kalenjin Wilderness Hike. Hike Kalenjin wilderness on Mount Elgon» Inside Mount Elgon National Park (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  4. (Ingelesez) «Know your 2017 IAAF stars: Peruth Chemutai» New Vision (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Women's 3000m Steeplechase» web.archive.org 2016-09-05 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).