Pongako parke naturala
Pongako parke naturala (gaztelaniaz: parque natural de Ponga; asturieraz: Parque Natural de Ponga) Asturiasko natura parkea da, Kantauriar mendikatearen erdialdean eta Leóngo probintziaren mugan kokatuta dagoena. 20.533 hektarea ditu.
Pongako parke naturala | |
---|---|
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua | |
Datu orokorrak | |
Mota | natura-parke |
Azalera | 20.533 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′18″N 5°07′42″W / 43.1383747°N 5.1282998°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Asturiasko Printzerria |
Probintzia | Asturiasko probintzia |
Asturiasko kontzeju | Ponga |
2003an natura-parke izendatu zuten, batasuneko garrantzizko lekua eta hegaztientzako babes bereziko eremua ere bada.
Redesko Natura Parkea Pongako mendabaldean kokatuta dago.
Flora
aldatuPagadien artean Peloñoko erreserba (15 km2) bereziki aipagarria da. Haritz, gaztainondo, urki, lizar eta gorostiak ere nabarmentzen dira.
Fauna
aldatuHegaztien artean, bestela, arrano beltz, sai arre, sai zuri eta aztore arruntak daude.
Basoilar eta hartz ale batzuk topatu daitezke, baita ugariagoak diren orkatz, orein, sarrio, basurde eta igaraba arruntak ere.
Ibaiak
aldatuSella eta Ponga ibaiek parkea zeharkatzen dute. Ibar estuak sortzen dituzte, Ponga eta Los Beyos-eko haitzarte ikusgarriekin.
Gailur nagusiak
aldatu- Peña Ten (2.100 m).
- Peña Pileñes (2.012 m).
- Tiotordos (1.951 m).
- Picu'l zorru (1.845 m).
- Recuencu (1.648 m).
- Picu Pierzu (1.552 m).