Protio
Protioa, 1H isotopo zeinuaz ere ezaguna, naturako hidrogeno isotopo arruntena dugu, eta hidrogeno natural guztiaren %99,98-a osatzen du. 1H isotopoaren nukleoa protoi bakar batek (ez du neutroirik) osatzen duenez gutxitan erabiltzen den protio izena egozten zaio orohar hidrogeno hitza erabiltzen baita isotopo arruntenaz ari garela adierazteko. 1H-aren egituraren simpletasuna dela eta mekanika kuantikoaren garapenean garrantzi handia izan du teoria ugari frogatu baitira protioa aztertuz. Ekilibrio elektrikoan elektroi bakarra izaten du.
Protioaren ezaugarriak
aldatuzeinua |
Z(p) | N(n) | masa isotopikoa (u) | bataz besteko biziraupena |
spin nuklearra |
bataz besteko kopurua(mol%) |
kopuru rangoa (mol%) |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1H | 1 | 0 | 1.00782503207(10) | EGONKORRA [>2.8×1023 a] | 1/2+ | 0.999885(70) | 0.999816-0.999974 |
Beste isotopoak
aldatuProtioa ez da hidrogeno isotopo bakarra naturan beste bi aurki ditzakegu 2H, eta 3H deuterio eta tritio-a urrenez urren. Aurrekoez gain 4H, 5H, 6H eta 7H isotopo ezegonkorrak sintetizatu ahal izan dira, zeinak ezin aurki daitezken naturan.