Rally
Rally motor-txapelketa mota bat da, bide publiko edi pribatuetan jokatzen dena, eraldatuz edo bereziki eraikitako edo eraldatutako automobil arruntak erabiliz.
Historia
aldatuRally hitza lehen aldiz Montecarloko rallyan erabili zen, 1911an, baina hitza 1920 arte ez zen ia erabili. Rally hitzaren sorrera lehenengo Zaldirik Gabeko Orgen Lasterketa delakoan, lasterketa hura Pierre Giffartek antolatu zuen Le Petit Journal egunkariareni zenean. Paristik Erruanerainoko bidea egin zuten parte hartzaileek, 21 izan zirela denera 1894ko uztailaren 22an. Peugeot eta Panhard et Levassor izeneko eskuderiak izan ziren irabazle.
Baina hala eta guzti zere urte bat geroago egin zen munduko lehenengo rally lasterketa kronometratua. Paris-Bordele-Paris izan zen lasterketa hori 1895. Mila eta berrehun kilometro eduki zituen lasterketa hark eta zaldirik gabeko ibilgailuen eraginkortasuna probatzeko izan zen. Irabazlea, eta horregatik auto-lasterketen historian bere izena idazten lehenegoa Emile Levassor izan zen Panhard-et-Levassor auto batean. Urte berean, azaroko 12an Albert de Dion kondeak historiako lehen Elkarte Automobilistikoa sortu zuen, Frantziako Automobile Club-a.
Materiala
aldatuRallyan ibiltzeko beharrezkoa, auto bat besterik ez da. Baina hala ere, auto batek arau batzuk bete behar ditu rallyetan parte hartu ahal izateko. Normalean, “ afizionatu maila ” bezala T-1 maila deiturikoa dago, hor lehiatzen direnak ez dira normalean profesionalak izaten, eta T-2 maila deiturikoan berriz, profesionalak izaten dira lehiatzen direnak.