Remiro Santxitz Iruñekoa

Remiro Santxitz[1][oh 1] edo Remiri Sanoitz[2] (latinez: Redmiro in Monteson; Monzón, 1064 eta 1075 artean[3][4] - 1115/6ko otsaila), Monzóngo jauna izan zen.

Remiro Santxitz Iruñekoa
Bizitza
JaiotzaMonzón, 1070 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroako Erresuma
 Aragoiko Erresuma
Heriotzaezezaguna (953/954 urte)
Familia
AitaAntso Gartzeitz Iruñekoa
AmaConstanza de Maranon
Ezkontidea(k)Kristina Rodriguez  (1098 -
Seme-alabak
Familia
LeinuaXimeno etxea
Hezkuntza
Hizkuntzaknafar-aragoiera
Jarduerak
Jarduerakgudaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehenengo Gurutzada

Bizitza

aldatu

Aita Antso Gartzeitz Iruñekoa izan zuen, Gartzia IV.a Santxitz erregearen sasikumea, eta ama Konstantza. Haren sasianaia Antso Peñalengoa 1076an erail zutenean, aita, orduan Uncastilloko eta Zangozako jauna zena, Aragoiko Erresumaren alde atera zen.

Lehenengo Gurutzada parte hartu zuen, eta 1099an Jerusalemgo setioan Betzatako urmaelan borrokatu zen.[5]. Jerusalemdik Gurutze Santuaren ezpal bat eta San Lukasek zizelkaturiko Ama Birjinaren eskultura bat ekarri eta La Divisa izeneko zaldun-ordena sortu zuen. Castrillo del Valeko San Pedro de Cardeña monasterioan sartu zen. Erlikiak gurtzeko baseliza bat eraikitzea eskatu zuen testamentuan. Horiek horrela, haren seme Antso Ramiritzek eta Petri Birila Cardeñako abadeak lanari ekin zioten, eta 1136rako Santa María de La Piscina baseliza eraikita zegoen. Betzatakoaren omenez, de La Piscina deitura hautatu zuten.

Ezkontza eta seme-alabak

aldatu

1098 eta gero, Cid Campeadorren alaba Kristinarekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten:

Oharrak

aldatu
  1. Euskaraz Antso ponte-izena eta jatorriz erdaratikakoa zen Santxo aldaera ditugu. Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideekin, Antsotik *Antsoitz egin behar zen, baina azken aldaera hau tradizioan ez da dokumentatu. Euskal Herriko erdarazko izkribuetan ugari aurkitzen ditugun patronimikoak Santxitz eta Sanoitz dira, hauen aldaerekin batera. Jatorrizko Sanso ponte-izenetik eta Sansoitz patronimikotik, euskarak izan dituen aldaketa fonetiko ezagunen bitartez, Antso eta Sanoitz sortu ziren (Ikus Antso). Hala eta guztiz ere, Euskaltzaindiaren 192. arauan Antsoren patronimikotzat Santxitz hobetsi zen.

Erreferentziak

aldatu