Ribagorzako Konderria
Ribagorzako Konderria[1] (latinez: Comitatus Ripacurtiae; katalanez: Comtat de Ribagorça; aragoieraz: Condato de Ribagorza) Esera eta Isabena ibaien arteko lurraldeetan eta Noguera Ribagorzana ibaiaren arroan zegoen frankoen markako konderri txikia zen.
Ribagorzako Konderria Condato de Ribagorza | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
872 – 1045 | |||||||||
Konderria | |||||||||
Eskualdeko mapa | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Roda d'Isabana | ||||||||
Kultura | |||||||||
Erlijioa | Kristautasuna | ||||||||
Historia | |||||||||
|
Historia
aldatuKarlomagnok zuzendutako konkistan, Gilen I.a Tolosakoak Pallars eta Ribagortzako eskualdeak okupatu zituen eta pagi moduan bereganatu zituen. 833an Aznar Galindo, Urgell eta Cerdanyako kondeak konderriak konkistatu zituen, eta konderriak mantendu zituen 844an Fredol Tolosakoak bota arte.
872an, bertoko Ramon I.a Pallars-Ribagorzakoa baskoiak independentzia berreskuratu zuen eta inguruko estatuekin harremanetan hasi zen konderria sendotzeko: horrela 905ean Antso Gartzeitz bere loba Iruñeko errege izateko estatuko kolpean hartu zuen parte eta Banu Qasiekin ere harremanetan hasi zen. Horrela hasi zen Ribagortzako kondeen leinua:
- Ramon I.a Pallars-Ribagorzakoa (872–920)
- Bernardo Unifredo (920–950/955)
- Ramon II.a Ribagorzakoa (950/955–970)
- Unifredo Ribagorzakoa (970–979)
- Arnau Ribagorzakoa (979–990)
- Isarn Ribagorzakoa (990–1003)
- Tota Ribagorzakoa (1003–1011)
- Gilen Ribagorzakoa (1011–1017)
1017an kondea oinordekorik gabe hil eta 1018an Antso III.a Nagusiak konderria okupatu zuen, Munia Gaztelakoa Ramon II Ribagorzakoaren aitzakiarekin. 1035ean, Gonzalo I.a Ribagorzakoak hartu zuen. Hau hil ondoren, Ramiro I.a Aragoikoa Sobrarbe eta Aragoiko konderriekin batera Aragoiko Erresuma sortu zuen.
1322an, Jaime II.a Aragoikoak konderria bere semeari eman zion. Horrela konde berriak sortu ziren:
- Piarres IV.a Ribagorzakoa (1322–1381)
- Alfontso IV.a Ribagorzakoa (1381–1412)
- Alfontso V.a Ribagorzakoa (1412–1425)
- Alfontso VI.a Ribagorzakoa (1469–1485)
- Joanes II.a Ribagorzakoa (1485–1512)
- Alfontso VII.a Ribagorzakoa (1512–1533)
- Martin I.a Ribagorzakoa (1533–1565) eta (1573–1581)
- Joanes Alfontso I.a Ribagorzakoa (1565–1573)
- Fernando II.a Ribagorzakoa (1581–1592)
- Frantzisko I.a Ribagorzakoa (1592–1598)
Filipe II.a erregea zela, guda zibila hasi zen bertokoek erregearen menpe eta ez jaunen menpe egon nahi zutelako. Guda bukatu eta erregeak konderria desegin zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-23).