Royal Academy of Arts
Royal Academy of Arts (euskaraz Arteen Errege Akademia) Londresen duen egoitza arte-instituzioa da. Egoitza Burlington Housen dago, Piccadilly kalean. Haren helburuak nazioarteko mailan ezaguera, elkar ulertzea eta arte bisualak zabaltzea. Erakundea 1768an sortu zen, Jurgi III.aren erregealdian. 2016. urtean 1.285,595 bisitari izan zituen.[1]
Royal Academy of Arts | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | RAA |
Mota | akademia nazionala, bilduma, Arte galeria eta independent museum (en) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Jarduera | |
Honen parte | Royal Academy Including Burlington House And Galleries And Royal Academy Schools Buildings (en) |
Enplegatuak | 80 |
Erabilitako hizkuntza | ingeles |
Agintea | |
Lehendakaria | Christopher Le Brun (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Private Limited by Guarantee/No Share Capital (mul) |
Historia | |
Sorrera | 1768 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Historia
aldatuErrege Akademia Sir William Chambers eta James Paine arkitektoen artean Artisten Elkartearen lidergoagatik izandako liskar baten ondorioz sortu zen. Painek irabazi zuen, baina Chambersek mendekua hartuko zuela zin egin zuen eta 1768an Errege Akademia sortu zuen. Berrogei fundatzaileak 1768ko abenduaren 10ean onartu ziren. Sir Joshua Reynolds izan zen lehen presidentea, eta Benjamin West bigarrena.[2] 1920an Akademia berritua izan zen. Erakundeak hainbat egoitza izan ditu sortu zenetik; gaur egungo egoitza, 1868tik, Burlington Housen dago, Piccadilly Streeten. 2018an, jatorrizko eraikina ondoko beste eraikin batekin konektatu da, David Chipperfield arkitektoaren proiektu bati esker.[3]
Akademiko ospetsuak
aldatu- Thomas Gainsborough (1768)
- William Hunter (1768; anatomia-irakaslea zen lehen akademikoa)
- Angelica Kauffmann (1768)
- Sir Joshua Reynolds (1768; 1792 arte presidentea)
- Benjamin West (1768; Presidente bi garaietan: 1792–1805, 1806–1820)
- Sir Thomas Lawrence (1794; Presidentea: 1820–1830)
- John Flaxman (1800; Eskultura irakasela, 1810–1826)
- Sir John Soane (1802; Arkitektura irakaslea, 1806–1837)
- J. M. W. Turner (1802)
- John Constable (1829)
- William Etty
- William Dyce (1848)
- John Everett Millais (1863; Presidente 1896)
- Alfred Waterhouse (1885)
- John William Waterhouse (1895)
- George Frederic Watts (1897)
- Sir Aston Webb (1903)
- Eduardo Paolozzi (1979)
- Peter Blake (1981)
- David Hockney (1991)
Presidenteak
aldatuPresidente | Agintaldia |
---|---|
Sir Joshua Reynolds | 1768–1792 |
Benjamin West | 1792–1805 |
James Wyatt | 1805–1806 |
Benjamin West | 1806–1820 |
Sir Thomas Lawrence | 1820–1830 |
Sir Martin Archer Shee | 1830–1850 |
Sir Charles Lock Eastlake | 1850–1865 |
Sir Francis Grant | 1866–1878 |
Frederic Leighton, Lord Leighton | 1878–1896 |
Sir John Everett Millais | 1896ko otsaila–abuztua |
Sir Edward Poynter | 1896–1918 |
Sir Aston Webb | 1919–1924 |
Sir Frank Dicksee | 1924–1928 |
Sir William Llewellyn | 1928–1938 |
Sir Edwin Lutyens | 1938–1944 |
Sir Alfred Munnings | 1944–1949 |
Sir Gerald Kelly | 1949–1954 |
Sir Albert Richardson | 1954–1956 |
Sir Charles Wheeler | 1956–1966 |
Sir Thomas Monnington | 1966–1976 |
Sir Hugh Casson | 1976–1984 |
Sir Roger de Grey | 1984–1993 |
Sir Philip Dowson | 1993–1999 |
Phillip King | 1999–2004 |
Sir Nicholas Grimshaw | 2004–2011 |
Christopher Le Brun | 2011-gaur egun |
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.museus.gov.br/wp-content/uploads/2017/04/20170406-CPAI-Ranking2016Pub-Comp-.pdf
- ↑ https://archive.org/details/royalacademyitsm00hodg
- ↑ https://en.wikisource.org/wiki/1911_Encyclopædia_Britannica/Academy,_Royal