Saihetsarteko muskulu
Saihetsarteko muskuluak saihetsen artean kokatzen diren muskulu taldea dira, torax kutxaren
Saihetsarteko muskuluak | |
---|---|
Saihetsarteko muskuluak Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Honen parte | muscle of thorax (en) |
Jatorria | 1-11 saihetsak |
Insertzioa | 2-12 saihetsak |
Arteria | Saihetsarteko muskuluetako arteriak |
Nerbioa | Saihetsarteko nerbioak |
Muskuluaren akzioa | Espirazioa eta inspirazioa |
Identifikadoreak | |
Latinez | 'Musculi intercostales' |
MeSH | A02.633.567.900.500 |
FMA | 13354 |
Terminologia anatomikoa |
mugimenduak ahalbidetzen dituztenak. Saihetsarteko muskuluen funtzio nagusia arnasketan laguntzea da, torax kutxaren hedapenean eta uzkurketan parte hartuz. [1]
Egitura
aldatuHiru saihetsarteko muskulu bereizten dira. Mota bakoitzeko 22 muskulu daude, 11 alde bakoitzean, hain zuzen ere. Azaletik sakonera ordenatuz gero hauek dira:
Kanpoko saihetsarteko muskuluak
aldatuKanpoko saihetsarteko muskuluak saihetsen aurreko aurpegian kokatzen dira. Goiko saihetsetako beheko ertzean dute jatorria eta maila bat beheragoko saihetsen goiko ertzean ezartzen dira. Kanpoko muskuluetako zuntzen norabidea goitik beherakoa eta atzetik aurrerakoa da (norabide kaudobentrala).
Barruko saihetsarteko muskuluak
aldatuBarruko saihetsarteko muskuluak saihetsen atzeko aurpegian kokatzen dira. Goiko saihetsetako beheko ertzean dute jatorria eta maila bat beheragoko saihetsen goiko ertzean ezartzen dira. Barruko muskuluen zuntzen norabidea, beraz, goitik beherakoa eta aurretik atzerakoa da (norabide kaudodortsala).
Saihetsarteko muskulu intimoak
aldatuSaihetsarteko muskulu intimoak barruko saihetsarteko muskuluak baino sakonago kokatzen dira. Goiko sahietsen ildoan hasi eta beheko saihetsaren goiko ertzaren barruko aurpegian ezartzen dira.[2]
Barruko saihetsarteko muskuluen eta saihetsarteko muskulu intimoen artean bakete baskulonerbiosoa dago. Bertan, hiru elementu bereizten dira: saihetsarteko zainak, saihetsarteko arteriak eta saihetsarteko nerbioak. Aurretik aipatutako dela medio eta saihetsarteko muskuluaren goiko aldean nerbio motorrak eta beheko aldean nerbio sentsitiboak daudela kontuan izanik, birikietako likido pleurala ateratzeko unean, orratza behetik gora sartzea komenigarria da, nerbio motorrak ez kaltetzeko.
Funtzioa
aldatuSaihetsarteko muskuluen funtzioa espirazioan (saihetsarteko espazioa hedatuz) eta inspirazioan (saihetsarteko espazioa txikituz) laguntzea da, torax kutxaren finkapena eraginez.
Inerbazioa
aldatuKanpoko saihetsarteko muskuluak kanpoko saihetsarteko muskuluetako nerbioek inerbatzen dituzte; bestalde, barrukoak barruko saihetsarteko nerbioek inerbatzen dituzte eta, intimoei dagokionez, erdiko saihetsarteko nerbioek inerbatzen dituzte.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://en.wikipedia.org/wiki/Intercostal_muscle
- ↑ Schünke M., Schulte E., Schumacher U., Texto y Atlas de Anatomía Prometheus. Anatomía general y aparato locomotor (3. Ed.) ISBN: 9788498357622