San Esteban eliza (Muruzabal)
San Esteban eliza Izarbeibarrako Muruzabal udalerrian kokatutako XIV. mende eta XVII. mendeen arteko kristau eliza bat da. Gotiko estiloa ditu.
San Esteban eliza | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Nafar bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Muruzabal |
Koordenatuak | 42°41′23″N 1°46′14″W / 42.68967°N 1.77053°W |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-520 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
520 | |
|
Bi garaitan egindako eraikina da. XIV. mendekoa da parterik zaherrena, estilo gotikokoa: nabeko lehendabiziko hiru tarteak, gurutze-gangaz estaliak; ataria, hegoaldean dagoena, bigarren tartean; eta kapera txiki bat, gurutze-gangaz estalia, iparraldean dagoena, hirugarren tartean. XVI-XVII. mendeetakoak dira, berriz, luzapenak: laugarren tartea, transeptuak eta kapera nagusia, luneta-gangakoak, eta gurutzadura, petxina gaineko linterna duen gangaz estalia.
Atea arku puntadunekoa da, eta zenbait arkibolta ditu, landareak irudikatzen dituzten kapitel korrituen gainean.
Barnealdean, erretaula nagusia erromanista da, XVIII. mendekoa. XVI. mendeko Ama Birjiniaren irudi bat paratu da han, Eunatetik ekarria. Aldamenetako erliebeak Kristoren Nekaldiari eta San Estebani buruzkoak dira.
Nabeko horman, iparraldean, XIV. mendeko gurutzefikatu bat dago, berrikiago berriz pintatu dena.
Iparraldeko kapera gotikoak XV. mendeko erretaula bat dauka, eraberritu dena, San Joan izeneko santuei dedikatua.
Transeptuko iparraldea kapera bihurtuta dago, XVII. mendeko burdin hesi baten bidez. Bertan Joan Juanitz Calahorrako apezpikua datza (1666an hil zen). XVII. mendeko erretaula ere badago, San Jose irudikatzen duena titular gisa.
Erreferentziak
aldatu- Nafarroako Entziklopedia Handia | MURUZABAL. (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
- «MURUZABAL - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).