Sant'Andrea della Valle
Sant'Andrea della Valle Erromako basilika bat da, Sant'Eustachio rionean kokaturik dagoena. Teatino ordenaren egoitza nagusia da. Pio II.a eta Pio III.a Aita Santuen hilobiak bertan daude.
Sant'Andrea della Valle | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′45″N 12°28′28″E / 41.8958°N 12.4744°E |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 1650 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Erromako elizbarrutia |
Izena | Andres |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Francesco Maria Grimaldi (mul) |
Estiloa | arkitektura barrokoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | piazza Vidoni, 6 - Roma |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuPio II.a Aita Santuaren ondorengoa zen Amalfiko dukesan bazuen jauregi bat Erroman San Sebastian elizaren ondoan eta Teatinoen ordenari eman zion[1] honek bere egoitza izango zen eliza eraiki zezan. Amalfitarren patroia San Andres (italieraz Sant'Andrea) izanik bere omenez eraiki zuten. Giacomo della Porta arkitektoak diseinatu eta lanak 1590 urtean hasi zituzten Gesualdo kardinalaren babesean. Hau hgiltzean ordea bertan behera gelditu zen eraikuntza. 1608an berrekin zioten Carlo Maderno arkitektoak diseinaturiko eliza handiago bat altxatzeko. 1650 urtean sagaratu zen.
Aurrealde barrokoa Carlo Rainaldik 1655 eta 1663 artean egin zuen.
Kupula dekoratzen zuten freskoak garai hartako handienak ziren eta Giovanni Lanfranco eta Domenichinok egin zituzten[1]. Habeartearen albo bietan hainbat kapera ditu, garai ezberdinetan eraiki zirenak. Hauek dira ezagunenak:
- Ezkerraldean:
- Ginetti kapera (1670)
- Strozzi kapera (1616)
- Bihotz Sakratuaren Andre Mariaren kapera (1889)
- Eskuinaldean:
- Sant'Andrea Avellino kapera (1625)
- Gurutzearen kapera (1647)
Iruditegia
aldatu-
Aurrealdea eta kupula.
-
Kupula.
-
Habeartea eta aldarea.
-
Kupula barneko margoak.
-
Habeartearen sabaia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «In Italy Online - S. Andrea Della Valle» www.initaly.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).