Sarrikoko geltokia
Sarriko Bilboko metroaren 1. eta 2. lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko Ibarrekolanda auzoan kokatuta dagoena, konkretuki Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen eta Musika Kontserbatorioaren ondoan. 1995eko azaroaren 11n inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunean dago.
Sarriko | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | Lehendakari Agirre etorbidea, 86, Benidorm kalearekin izkina; 48015 | ||||||||||||||
Udalerria | Bilbo, Bizkaia | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Kodea | SAR | ||||||||||||||
Gunea | 1. gunea | ||||||||||||||
Irekiera | 1995eko azaroaren 11 | ||||||||||||||
Bidaiariak | 2.406.074 (2016)[1] | ||||||||||||||
Irisgarria | |||||||||||||||
Zerbitzuak | |||||||||||||||
Aldageltokia | |||||||||||||||
Nasak | 2 | ||||||||||||||
Trenbideak | 2 | ||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | ||||||||||||||
Eragilea | Metro Bilbao | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
Metroa | L1 Etxebarri - Plentzia L2 Basauri - Kabiezes | ||||||||||||||
Bizkaibus | A2314 Bilbo - Erandiogoikoa - EHU A3411 Bilbo - Getxo - Askorri | ||||||||||||||
Bilbobus | 10 Elorrieta - Plaza Biribila 13 San Ignazio - Txurdinaga 18 San Ignazio - Zorrotza 71 Miribilla - San Ignazio |
1998an, geltoki honek trenbideen arkitektura alorrean ematen den Brunel Saria jaso zuen.[2] Izan ere, geltoki hau beste guztien desberdina da. Sarrerak ohiko fosteritoa eduki beharrean, geltokiaren mezzanina osoa estaltzen duen beirazko aterpea dauka, zeinak geltokia argi naturalez hornitzen duen. Estaldura hegan ari den kalatxori baten hegoetan oinarriturik dago.
2015eko martxoaren 27tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[3]
Sarbideak
aldatuGeltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan geltokiko bestibulura zuzenean sartuta. Bestibulua trenbideen gainean dago, eta horietara eskailera mekaniko zein igogailu panoramikoz hel daiteke.
Lotuneak
aldatuGeltokiaren kanpoaldean Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzen bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
L. Aguirre (89) / Sarriko | Sarriko (Lehendakari Aguirre 88) | Irteera: Ibarrekolanda | Bizkaibus geraleku kodea: 0131 | ||||
Bizkaibus | A3411 | BILBO Zabalgune plaza (Mapfre) |
BILBO San Ignacio (L. Aguirre 140) - San Ignacio (L. Aguirre 154) - Levante Plaza (L. Aguirre 172) - Lutxana (Elorrietako erribera) - ERANDIO Lutxana - Erandioko Erribera - Jose Luis Goioaga - Altzaga (pasaia) - Jose Luis Goioaga (Axpeko dartsena) - Axpeko erribera - Udondoko dartsena - LEIOA Lamiako Pasai - GETXO Eduardo Coste - Bizkaia Zubia - Zugazarte 2 (Marítimo) - Zugazarte 38 (Reparadoras) - Zugazarte 54 (Triángulo) - Algortako etorbidea 12 (Regoyos) - Algortako etorbidea 16 (Txomintxu) - Algortako etorbidea 32 (San Ignacio) - Algortako etorbidea 74 (kasinoa) - Telletxe 2 (Algortako geltokia) - Telletxe 40 - Aingeruaren etorbidea 18 - Aingeruaren etorbidea 34 (La Venta) - Zientoetxe 4 (Palacio) - Zientoetxe 16 (Karmelitak) - Zientoetxe 20 (Martiturri) - Zientoetxe 28 (Saratxaga) - Zientoetxe 42 (Moreaga) | GETXO Askorri |
L. Aguirre 81 | Sarriko (Lehendakari Aguirre 83) | Irteera: Ibarrekolanda | Bizkaibus geraleku kodea: 0165 | ||||
Bizkaibus | A3411 | GETXO Askorri / Andra Mari |
BILBO Bidarte (Lehendakari Agirre 33) - San Pedro plaza - Deustuko Unibertsitatea (Pio X plaza) - Museo plaza | BILBO Zabalkunde plaza (Mapfre) |
Argazki galeria
aldatu-
Sarbidea
-
Eskaileren ikuspegia geltoki barrutik
-
Geltoki barrualdea
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-08-04).
- ↑ Metro Bilbao, Aintzatespen eta sariak http://www.metrobilbao.net/eu/conocenos-eu/presentacion-eu/reconocimientos-y-premios-eu[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia. «Metro Bilbao amplía la conexión Wifi a seis estaciones más, que se suman a San Mamés, la primera en conectarse» (Noiz kontsultatua: 2015-03-27).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |