Semeno Gartzeitz
Semeno Gartzeitz[1] edo Ximeno Gartzeitz[2] —latinez: Scemeno Garseanis— (?-931ko maiatzaren 29a) Iruñeko infante eta erregeordea (925 – 931) izan zen.
Semeno Gartzeitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ezezaguna |
Bizilekua | Zangozako merindadea |
Heriotza | 931ko maiatzaren 29a ( urte) |
Familia | |
Aita | Gartzia Semenoitz Iruñekoa |
Ama | Dadildis Pallarskoa |
Ezkontidea(k) | Antsa Aznaritz |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | Ximeno etxea |
Jarduerak | |
Jarduerak | agintaria |
Biografia
aldatuNafarroaren kontrako 924ko Abd ar Rahmanen espedizioaren kronikan aipatzen da su eman ziotela nafar erregearen jaioterriari: Bizkaia. Bizkaia Zangozatik Ezporogiraino luzatzen den eskualde bati deitzen zaio egun, Oibar ere tartean.
Semeno leinuarena, Gartzia Semenoitz eta Dadildis Pallarskoa zituen gurasoak. Antso I.a Gartzeitz bere anaia hil zenean, seme bakarra utzi zuen, adingabea.
927an Banu Qasi laguntzeko armada bat eraman zuen hegoalderantz eta Abd ar-Rahman III.a atzera egitera borrokatu gabe bultzatu zuen.
Horrexegatik, erregeorde edo errege-kide izan zen Gartzia I.a Santxitzen lehendabiziko urteetan, 931ko maiatzaren 29a.
Ezkontza eta seme-alabak
aldatuOrti I.a Gartzeitz erregearen iloba eta Tota Nafarroakoa erreginaren ahizpa zen Antsa Azearitz ezkondu eta lau seme-alabak izan zituzten:
- Gartzia Semenoitz, bere izeko Antsa Gartzeitz ezkondu zuena.
- Antso Semenoitz.
- Dadildis Semenoitz.
- Munia Semenoitz, Fruela II.a Leongoa ezkondu zuena.