Shishapangma munduko mendirik altuenetan hamalaugarrena da, 8.013 metro baititu. 8.000 metrotik gorako mendietatik txikiena da, beraz. Igo zen azkeneko 8.000koa izan zen.

Shishapangma
Datu orokorrak
Garaiera8.027 m
Prominentzia2.897 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak28°21′08″N 85°46′47″E / 28.3522°N 85.7797°E / 28.3522; 85.7797
MendikateaJugal Himal (en) Itzuli
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoTibeteko eskualde autonomoa
Prefektura mailako hiriXigazê prefektura
Leku geografikoaLangtang (en) Itzuli
Mendizaletasuna
Lehen igoera1964ko maiatzaren 2an, Hsu Ching txinatarrak

1964ko maiatzaren 2an Hsu Ching txinatarrak igo zuen lehen aldiz. 2005 arte ez zuen inork lortu neguan igotzea; Piotr Morawski eta Simone Moro izan ziren lehenak.

Mendi horretara igotzen, 21 pertsona hil dira.

Mendia eta literatura

aldatu

Unai Elorriaga bizkaitarrak 2001ean SPrako tranbia liburua idatzi zuen, «Shisha Pangmarako tranbia» alegia, mendiari buruzko aipamen ugari gordetzen dituena. Bestela, Espainiako Narratiba Saria lortu zuen bizkaitarrak liburu harekin; sari hori eskuratzen zuen bigarren euskal idazlea izan zen.

Juanra Madariaga bizkaitar mendizale eta idazleak bestela 2015ean "E(SP)edizioa. Mendi ororen pisua" idatzi zuen, mendi honetara egindako bere espedizio propioa kontatzen eta erreferentzia eginez Unai Elorriagaren liburu famatuari.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu