Sopiko Guramishvili
Sopiko Guramishvili, georgieraz სოფიკო გურამიშვილი (Tbilisi, Errusia, 1991ko urtarrilaren 1a) georgiar xake-jokalaria da. Xakean 2009an Maistra Handiaren eta 2012an Nazioarteko Maistra tituluak lortu zituen.[1] [2]
Sopiko Guramishvili | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tbilisi, 1991ko urtarrilaren 1a (33 urte) |
Herrialdea | Georgia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anish Giri |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria |
Ibilbidea
aldatu2003an, emakumezkoen 12 urtetik beherakoen munduko txapeldunordea izan zen, eta 2006an emakumezkoen 16 urtetik beherakoen munduko txapelduna izan zen.[3]
2015eko urrian, Nazioarteko Xake Federazioko (FIDE) Elo sailkapen zerrendan, 2365 puntuko Elo bat zuen, eta horrek Georgiako 9. jokalaria (emakumezkoa, jardunean), nazioko 40 jokalari absolutua eta emakumezkoen munduko sailkapeneko 101. jokalaria bihurtu zuen.[4] Elo maximoa 2441 puntu izatera heldu zen, 2013ko azaroko zerrendan.[5] [6]
2017ko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketan parte hartu zuen. Lehen txandan irandar Sara Khadem kanporatzea lortu zuen.
Bizitza pertsonala
aldatu2015eko uztailetik, Anish Giri Nazioarteko Maisu Handiarekin ezkonduta dago Sopiko.[7][1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Nota biográfica de Sopiko Guramishvili. .
- ↑ «Guramishvili, Sopiko» ratings.fide.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-28).
- ↑ World Youth Chess Championship 2003 - Girls-12. .
- ↑ Ranking de ajedrecistas por federación: Georgia. .
- ↑ Posición en el ranking mundial y evolució Elo de Sopiko Guramishvili. .
- ↑ World Youth Chess Championship 2006 Girls -16. .
- ↑ Another Chess Wedding: Anish Giri becomes a Son in Law of Georgia, and Sopiko Guramishvili Marries One of the World's Top Players. 18 de julio de 2015.