St Patrick's Athletic F.C.

St Patrick's Athletic Football Club (irlanderaz Cumann Peile Lúthchleas Phádraig Naofa) Irlandako futbol talderik onenetakoa da 8 Liga eta 3 Kopa irabazi baititu.

St Patrick's Athletic Football Club
Ezizena(k)Saints (santuak), Pats'
Sorrera1929
Futbol zelaiaRichmond Park
edukiera: 5.340 lagun
inaugurazioa: 1925
PresidenteaIrlandako Errepublika Garrett Kelleher
EntrenatzaileaIrlandako Errepublika Stephen O'Donnell
LigaIrlandako Liga
20243.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

aldatu

St Patrick's Athletic F.C. 1929an sortu zen Dublinen. Hasiera batean Phoenix parkean jokatzen hasi zen baina 1930an bertan Richmond Parkera aldatu zen. 1951 arte ez zen Irlandako Liga gorenean sartu eta hamarkada bikaina osatu zuen hiru liga eta kopa bat irabaziz.

Hurrengo hamarkadetan beherakada nabarmena izan zuen. 1986an Brian Kerr entrenatzailea fitxatu eta taldeari bultzada eman zion 1990ko liga lortu arte. Berriz ere bolada onari ekin zion eta beste hiru liga etorri ziren. 2002an ere liga irabaziko zukeen baina jokalariak zelairatzerakoan izandako irregulartasunengatik 15 puntutako zigorra jaso zuen eta azkenean hirugarren egin zuen sailkapenean.

Azken urteetan berriz ere talde indartsua osatu du eta 2013ko liga eta 2014ko kopa irabazi ditu.

Palmaresa

aldatu
  • Liga (8): 1951–52, 1954–55, 1955–56, 1989–90, 1995–96, 1997–98, 1998–99, 2013.
  • Kopa (5): 1959, 1961, 2014, 2021, 2023.

Kanpo estekak

aldatu