Stage Door
Stage Door (euskaraz Antzezlekuko Atea) 1937ko Gregory La Cava estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. 1926ko Edna Ferber antzerkigilearen izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Katharine Hepburn, Ginger Rogers, Adolphe Menjou, Gail Patrick, Constance Collier, Andrea Leeds, Samuel S. Hinds eta Lucille Ball aktoreek antzeztu zuten. Gerora ospetsu bilakatuko ziren Eve Arden eta Ann Miller aktoreek antzezpen laburrak burutu zituzten.
Oscar Sarietarako lau izendapen jaso zituen: Film onenaren Oscar Saria (RKO Radio), Zuzendari onenaren Oscar Saria (Gregory La Cava), Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Andrea Leeds) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Morris Ryskind eta Anthony Veiller).
Argumentua
aldatuAntzerkiaren munduan arrakasta lortu nahi duten neska gazte talde bat iraganean aktore izandako emakumeen jabatzekoa den ostatu batean elkarrekin batera bizi dira. Iraganean aktore izandako emakume helduen neska gazteekiko mirresmena eta aldi berean bekaizkeria ere badute, gaztetasunak duen kemena eta ametsez beteriko etorkizuna dela eta. Nesketa batzuk aktore izateko beren ametsak egi bilakatuko dituzte, beste batzuk aldiz, bere ametsak behin betiko ahaztu eta beren jaioterrietara burumakur itzuli beharko dute.
Aktoreak
aldatuKatharine Hepburn Terry Randall |
Ginger Rogers Jean Maitland | ||
Adolphe Menjou Anthony Powell |
Gail Patrick Linda Shaw | ||
Constance Collier Catherine Luther |
Andrea Leeds Kay Hamilton | ||
Samuel S. Hinds Henry Sims |
Lucille Ball Judy Canfield |
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)