Telegrafo elektriko
Telegrafo elektrikoa zeinu elektrikoak erabiltzen duen telegrafoa da. Urruti dagoen jendearekin komunikatzeko lehen gailu elektrikoa izan zen. Asmakuntza honen patentea Samuel Morseri eman zaion arren, Gauss eta Weber, 1822. urtean, jada, eurek asmatutako telegrafo baten bidez komunikatzen ziren, Morsek, berea sortu baino hamaika urte lehenago. Honen bidez, telegramak igortzen ziren.
Morse telegrafoa
aldatu1860 eta 1861 urteen bitartean, AEBetan, Pony Expressa erabili zen, nazio barneko distantzia luzeen artean komunikatzeko. 1861. urtetik aurrera, berriz, telegrafoak hartu zuen Pony Expressaren lekukoa, nazioko bi kostaldeak lotuz. Geroago, Guglielmo Marconi fisikari eta asmatzaile italiarrak, telegrafoaren printzipio fisikoak erabiliz, irratia asmatu zuen, 1903an, "hari gabeko telegrafia" deitu zuen arren.
Telegrafoa, kode berezi batekin erabiltzen zen. Morsek berak asmatu zuen kode batean. Kode hau, puntu eta lerroetan zetzan. Latindar alfabetoko hizki bakoitza eta 0tik 9rako zenbakiak errepresentatzen ziren lerro eta puntu horien bidez. Kode honek, bere asmatzailearen izena hartu zuen: Morse kodea
Huygens telegrafoa
aldatuTelegrafo hau, igorri daitezkeen karaktere guztiak dituzten bi gurpiletan oinarritzen da. Gurpil hauek, aldi berean eta abiadura berean bira egiten dute. Igorlearen gurpilak azpian duen karaktere berbera izango du hartzailearenak. Honek, bulkada bat une egokian igorriz, hartzaileak, dagokion karakterea inprimatzea ahalbidetzen du. Igorpenaren abiada, dagoen ikur kopuruaren mende dagoenez, hauek, bi zatitan banatuta daude: zenbakien zatia eta hizkien zatia. Honek, hitzak edo zenbakiak banatzeko espazio bat sortzeaz gain, ondoren hizkiak ala zenbakiak igorriko diren adierazten du. Igorleak teklatu bat du, pianoak duenaren oso antzerakoa, karaktereekin. Irratitelegrafistak, tekla egokia zapaltzen du eta, karaktereak dituen gurpila posizio egokian dagoenean, aparatuak lineari bulkada bat igortzen dio. Hartzailean, elektroiman batek, paper zinta karaktereak dituen gurpilaren aurka kolpatzen du. Gurpil hauek, erlojugintza mekanismo baten bidez, pisu motor baten bidez edo motor hidrauliko baten bidez mugitzen dira, kasuaren arabera. Eguna hasterakoan, sinkronizatze protokolo bat abiatzen zen, horretara bakarrik diseinaturiko mezu bat bidaliz. Igorpen abiada, Morseren sistemarena baino txikiagoa zen, eta telegrafistaren araberakoa zen. Esperientzia handiko telegrafista bat, hainbat karaktere bidaltzeko gai zen gurpilaren bira bakoitzean.
Baudot telegrafoa
aldatuHau, Huygensenaren garapena izango litzateke. Hau, Huygensena baino azkarragoa da, bost slot edo denbora tarteetan oinarritzen baita. Denbora tarte hauetan bulkada igor zitekeen edo ez. Honela, bost biteko kode bitarra zuen, 31 karaktere igortzea ahalbidetzen zuena "ez du igortzen" egoeraz gain. Honek ere, Huygensenak bezala, bi karaktere zati erabiltzen ditu: hizkiena eta zenbakiena. Baudotek, elektroimanen zirkuitu magnetikoak hobetu zituen, ahal bezain beste autoindukzio bizkarroiak murriztuz, bulkada laburragoak erabiltzea ahalbidetzen zuena.
Beste batzuk
aldatuGainera telegrafia armonikoa delakoa erabiliz, telefono zirkuitu bat erabil daiteke, aldi berean komunikazio telegrafiko asko bidaltzeko, banda bokalean maiztasun ezberdineko tonuak erabiliz.