Telugu
Telugua[4][5] (తెలుగు) Indian jatorria duen hizkuntza bat da, hego-erdialdeko dravidar hizkuntzen artean, zabalduenetariko bat.
Telugu | |
---|---|
తెలుగు | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | India |
Hiztunak | 74 milioi ama hizkuntza,[1] Guztira 80 milioi[2] |
Rankinga | 14 [3] |
Ofizialtasuna | |
Eskualdea | Andhra Pradesh, Karnataka, Tamil Nadu, Orissa, Chattisgarh, Puducherry, Andaman eta Nicobar uharteak |
Araugilea | Ez dago arauturik |
Hizkuntza sailkapena | |
Hizkuntza dravidak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, hizkuntza eranskaria eta hizkuntza fusionatzailea |
Kasu gramatikalak | kausatiboa |
Alfabetoa | Telugu (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | te |
ISO 639-2 | tel |
ISO 639-3 | tel |
Ethnologue | tel |
Glottolog | telu1262 |
Wikipedia | te |
Linguasphere | 49-DBA-aa |
ASCL | 5104 |
IETF | te |
Estatusa
aldatuHindiaren eta bengaleraren ondoren, Indiako hirugarren hizkuntza erabiliena da[1], eta gobernuak hizkuntza klasikotzat aitortu du[6].
Indiako 22 hizkuntza ofizialetako bat da[7] Andhra Pradeshen zabalduta dago oso eta Tamil Nadun, Karnatakan, Orissan, eta Puducherryn erabilia da. Haren hiztunen hiri nagusiak Bengaluru eta Chennai dira. AEB, Malasia, Maurizio, Hegoafrika, Irlanda, Fiji, Reunion, Trinidad eta Erresuma Batuko indiar diasporan ere erabilia da.
Dialektoak
aldatuTeluguak dialekto asko ditu, hona hemen[8]:
- berad,
- dasari,
- dommara,
- golari,
- kamathi,
- komtao,
- konda-Reddi,
- salewari,
- telangana,
- telugu,
- vijayawada,
- vadaga,
- srikakula,
- visakhapatnam,
- toorpu (ekialdeko) godavari,
- paschima (mendebaldeko) godavari,
- kandula,
- rayalaseema,
- nellooru,
- prakasam,
- guntooru,
- tirupati,
- vadari
- yanadi (yenadi)
Idazkera
aldatuBokalak
aldatuBeste hizkuntza drabidiko nagusiak bezala, /e/ eta /o/ laburrak ditu, Indo-ariar hizkuntzetako /eː/ eta /oː/ luzeez gain.
అ | ఆ | ఇ | ఈ | ఉ | ఊ | ఋ | ౠ | ఌ | ౡ | ఎ | ఏ | ఐ | ఒ | ఓ | ఔ | అం | అః |
/a/ | /ɑː/ | /ɪ/ | /iː/ | /u/ | /uː/ | /ru/ | /ruː/ | /lu/ | /luː/ | /e/ | /eː/ | /ai/ | /o/ | /oː/ | /au/ | /um/ | /aha/ |
Kontsonanteak
aldatuLetrak sanskritoarenak bezalakoak badira ere, ahoskera ezberdina da. Bi salbuespen baino ez daude: /r/ ఱ. eta ళ /ɭ/.
చ ఛ జ ఝ ఞ
ట ఠ డ ఢ ణ
త థ ద ధ న
ప ఫ బ భ మ
య ర ల వ శ ష స హ ళ క్ష ఱ
Zenbakiak
aldatu0 | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
౦ | ౧ | ౨ | ౩ | ౪ | ౫ | ౬ | ౭ | ౮ | ౯ | ౧౦ |
Literatura
aldatuTeluguzko literatura sei arotan banatuta dago:
-1020 | Nannayya aurreko aroa |
1020–1400 | Puranas aroa |
1400–1510 | Srinatha aroa |
1510–1600 | Prabandhas aroa |
1600–1820 | Hegoaldeko aroa |
1820–egun | Aro modernoa |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Indiako errolda
- ↑ Top 30 language spoken in the world by Number of Speakers
- ↑ Encarta entziklopedia
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
- ↑ Indiako Gobernuaren webgunea
- ↑ Indiako hizkuntzak
- ↑ Teluguren dialektoak
Kanpo estekak
aldatuHizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
- (Ingelesez) Teluguzko hizkuntza eta literatura