Todo sobre mi madre
Todo sobre mi madre (euskaraz Nire amari buruzko dena) 1999ko Pedro Almodóvar espainiar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoiztu eta idatzitako film dramatikoa da. Cecilia Roth, Marisa Paredes, Candela Peña, Antonia San Juan, Penélope Cruz, Rosa María Sardà, Fernando Fernán Gómez, Toni Cantó, Eloy Azorín, Fernando Guillén eta Carlos Lozano aktoreek antzeztu zuten.
Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria eta zazpi Goya Sari irabazi zituen.
Argumentua
aldatuManuela (Cecilia Roth), Benjamin Torresen emaztea, denbora osoa Esteban semea (Eloy Azorín) zaintzen igarotzen duen ama da. Madrilgo ospitalean erizain da. Estebanen aitak Lola izena du eta transexuala da, halere Manuelak Estebani aitaren nortasuna zein den ez dio aipatu nahi. Estebanek "Nire amari buruzko dena" izeneko gidoia idazten ari da. Bere urtebetetze egunean bertan, Esteban eta bere ama antzezlan bat ikustera joan eta itzuleran mutila filmeko protagonista den Huma Rojo aktorearengana sinadura bat jaso asmoz hurbiltzen saiatzean bizia galduko du. Bere semearen heriotzaren ondoren, Manuela Lolari euren semearen istripua eta heriotzaren berri emateko Bartzelonara joango da. Han, semerik baduen ere ez dakin Lola topatu aurretik, bere laguna den Agrado emagaldu eta transexuala bisitatuko du. Agradorn bidez bere ahizpa Rosa (Penélope Cruz) ezagutuko du, azken hau HIESa izateaz gain, bere eta Lolaren haurra erditzekotan dago. Manuelak Humarentzat lan egiten hasi eta Rosa eta Humaren "ama" bilakatuko da. Rosaren hiletan, Manuelak Lolarekin topo egin eta ezagutzen ez zuen bere semeari buruzko dena azalduko dio. Amaieran, Manuela Rosa zenaren Esteban haurrarekin Madrilera itzultzen agertzen da.
Aktoreak
aldatu- Cecilia Roth: Manuela.
- Marisa Paredes: Huma Rojo.
- Antonia San Juan: Agrado.
- Penélope Cruz: Rosa.
- Candela Peña: Nina.
- Rosa María Sardà: Rosaren ama.
- Fernando Fernán Gómez: Rosaren aita.
- Toni Cantó: Lola.
- Eloy Azorín: Esteban.