Txagorritxu Ospitalea
Txagorritxu Ospitalea Osakidetzaren sareko ospitale bat da, Gasteiz udalerriko iparraldean, izen bereko auzoan, kokatua dagoena eta Arabako Unibertsitate Ospitalearen zati dena, Santiago Ospitalearekin batera. Ospitalea Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren parte da, eta Arabako biztanleez gain, hainbat gauzatarako erreferentziazko zentroa da Debagoiena (Gipuzkoa) eskualderako, bai eta Miranda Ebro (Burgos) udalerriarentzako ere.
Txagorritxu Ospitalea | |
---|---|
Arabako Unibertsitate Ospitalea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°51′20″N 2°41′21″W / 42.855643°N 2.689213°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1978 |
Kudeatzailea | Osakidetza |
Kontaktua | |
Helbidea | Jose Achotegui, s/n |
E-posta | mailto:sapu.txagorritxu@osakidetza.eus |
Telefonoa | tel:+34 945-007000 |
Webgune ofiziala | |
1978an eraiki zen eta gaur egun 485 ohe eta 1.510 langile ditu. Halaber, urtean 280.000 kanpo kontsulta eta 95.000 larrialdi atenditzen dituzte. Egoitza honen ondoan Arabako Unibertsitate Ospitalearen Kanpoko Kontsulten eraikina dago.
Euskal Herriko hiriburuen artean, hauxe da erietxe berriena.
Artatutako populazioa
aldatuOspitaleak Arabako lurralde osoari ematen dio zerbitzu, Aiaraldea eskualdeari izan ezik, eta zenbait espezialitaterentzat Debagoiena (Gipuzkoa) eskualdearentzako erreferentziazko zentroa ere da, bai eta Miranda Ebro (Burgos) udalerriarentzako ere. Guztira 300.000 bizilagun inguru artatzen ditu.
Ezaugarriak
aldatu- Anestesia
- Erreanimazioa
- Minaren Unitatea Kardiologia Kirurgia orokorra Hodietako kirurgia Dermatologia Dietetika eta nutrizioa Digestio
- aparatua Endokrinologia
- Ginekologia
- Hematologia
- Eguneko ospitalea
- Etxeko ospitalizazioa
- Barne medikuntza
- Prebentzio medikuntza
- Nefrologia
- Neumologia
- Neurofisiologia
- Neurologia O.R.L.
- Oftalmologia
- Onkologia medikoa
- Onkologia erradioterapikoa
- Pediatria (Neonatologia)
- Psikologia klinikoa
- Psikiatria
- Errehabilitazioa
- Erreumatologia
- Laneko osasuna
- Tokologia
- Traumatologia
- Zainketa aringarrietako unitatea
Historia
aldatu- 1978an inauguratu zuten.