Urtarrilaren 1
data
Urtarrilen 1a gregoriotar egutegiaren urteko lehen eguna da. 364 egun falta dira urtea amaitzeko, 365 egun bisurteetan.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1904 – Bizkaiko meatzarien greba amaitu zen langileen garaipenarekin.
- 1965 – Bertsolari Txapelketa Nagusian Uztapidek txapela eraman zuen.
- 1993 – Amikuzeko herri elkargoa sortu zuten.
- 1994 – Bidaxuneko herri elkargoa sortu zuten.
- 1995 – Hazparneko herri elkargoa sortu zuten.
- 2000 – Zuberoako herri elkargoa sortu zen.
- 2006 – Hego Euskal Herrian tabakoaren aurkako legea indarrean jarri zen.
- 2012 – Kutxabank sortu zuten, Bilbao Bizkaia Kutxak, Gipuzkoako KUTXAk eta Arabako VITAL Kutxak osatuko euskal banku berria.
- 2017 – Euskal Hirigune Elkargoa, Ipar Euskal Herriaren egituraketa administratibo bateratua lortzeko eratutako erakundea sortu zen.
Mundua
aldatu- 630 – Mahoma profeta Mekara doa bere armadarekin eta odolik isuri gabe harrapatzen du.
- 1804 – Haiti: Jean-Jacques Dessalinesek Frantziaren menpe zegoen Haitiren independentzia aldarrikatu zuen.
- 1823 – Argentina: El Argos de Buenos Aires egunkariaren lehen zenbakia argitaratu zuten.
- 1863 – Estatu Batuak: Abraham Lincoln presidenteak, esklabutzaren abolizioa aldarrikatu zuen.
- 1872 – Argentinar gautxo talde batek, «Hil itzazue euskaldunak eta gringoak» oihukatuz, 36 etorkin hil zituen, Argentinako historiaren erritu sarraskirik handiena gauzatuz.
- 1919 – Alemania: Alemaniako Alderdi Komunista sortzen da, Rosa Luxemburg, Karl Liebknecht eta Wilhelm Piecken eskutik.
- 1956 – Sudan: Britainia Handitik independizatu zen.
- 1959 – Kuba: Fulgencio Batista diktadoreak Kubatik ihes egiten du Fidel Castroren erasoaren ondoren.
- 1960 –
- Kuba: Gobernuak United Fruit Co. nazionalizatzen du.
- Benin eta Kamerunek independentzia lortu zuten Frantziatik.
- 1962 – Samoa: Zeelanda Berritik independizatu zen.
- 1964 – Rhodesia eta Nyasaland: Hiru estatutan zatitu zen: Malawi eta Zambia (errepublika independenteak) eta Rhodesia (Britainia Handiak kontrolatutakoa).
- 1973 – Europar Batasuna: Danimarka, Erresuma Batua eta Irlandako Errepublika Europar Batasunan sartu ziren.
- 1975 – Mundua: Nazioarteko Emakumearen urtea hasten da.
- 1981 – Europar Batasuna: Grezia Europar Batasunan sartu zen.
- 1984 – Brunei: Britainia Handitik independizatu zen.
- 1986 –
- Aruba: Curaçaotik independizatu zen, hala ere Herbehereekin asoziazio askean jarraitzen du.
- Europar Batasuna: Espainia eta Portugal Europar Batasunan sartu ziren.
- 1993 – Václav Havel idazle eta politikaria bigarren aldiz Txekiar Errepublikako presidentea izendatua izan zen.
- 1994 – Mexiko: Askapen Nazionalerako Armada Zapatistak 12 eguneko gatazka armatuari hasiera eman zion Chiapasen Zapatisten Altxamendua deiturikoan.
- 1999 – Eurogunea: Euroa 11 herrialdetako txanpon ofiziala bihurtu zen (Austria, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo, Italia, Irlandako Errepublika, Finlandia, Alemania, Frantzia, Espainia eta Portugal, nahiz eta oraindik billete eta txanponik ez kaleratu.
- 2002 –
- Eurogunea: Euroa erabiltzen hasi ziren 12 herrialdetan (aurrekoak gehi Grezia).
- Txina, Munduko Merkataritza Erakundean sartu zen.
- 2006 – Espainian tabakoaren aurkako legea indarrean jarri zen.
- 2007 –
- Errumania eta Bulgaria Europar Batasunean sartu ziren, eta Irlandako gaelera Batasuneko hizkuntza ofiziala bihurtu zen. Eslovenian euroa erabiltzen hasi ziren. Alemaniak Europako Batasuneko lehendakaritza hartu zuen, Angela Merkelen zuzendaritzapean.
- Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari orokor bihurtu zen, Kofi Annanen lekua hartuz.
- Somalian Etiopia eta Somaliako Trantsizio Gobernuak Jilil eta Kismayo okupatu zituzten, Islamisten Batasuneko kideek Keniara ihes egin zuten.
- 2008 –
- Kenia: Mwai Kibaki presidenteak hauteskundeak berriz irabazi zituela jakinarazi ostean, hamarna hildako egon ziren hauteskunde iruzurra salatzeko istiluetan.
- Malta eta Zipre estatu europarrek euroa txanpon ofiziala bezala hartu zuten.
- 2009 –
- Thailandia: 60 pertsonatik gora hil ziren Bangkokeko diskoteka batean egondako sutean.
- Txekiar Errepublikak Europar Batasuneko Kontseiluaren presidentetza hartu zuen Frantziarengandik.
- Eslovakiak euroa hartu zuen txanpon ofizialtzat.
- Konstituzio berria ezarri zen Falkland Uharteetan.
- 2010 – 75 pertsona hil ziren Al Kaidak Pakistanen egindako atentatuan.
- 2017 – Istanbulgo dantzaleku baten aurkako atentatuan gutxienez 39 hildako eta 69 hildako izan ziren.
- 2023 – Kroaziak euroa hartu zuen txanpon ofizialtzat.
- 2024 – Japoniako itsasoan lurrikara, 7,5eko Mwrekin, 57 hildako eta tsunami bat eragin zituen.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1919 – Iruñean fraile kaputxinoek Zeruko Argiaren lehen zenbakia argitaratu zuten. Ordutik bizirik dagoen euskarazko proiektu bakarra da.
- 1937 – Euskarazko historiako lehen egunkaria argitaratzen hasi ziren: Eguna.
- 1965eko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Manuel Olaizola Uztapidek irabazi zuen. Bere bigarren txapela izan zen.
- 1983 – France Bleu Pays Basque irratia sortu zuten.
- 1993 – Amikuzeko herri elkargoa sortu zuten.
- 1994 – Bidaxuneko herri elkargoa sortu zuten.
- 1995 – Hazparneko herri elkargoa sortu zuten.
- 2000 – Zuberoako herri elkargoa sortu zen.
Mundua
aldatu- 1903 – ABC espainiar egunkaria sortu zuten.
- 1944 – Sobietar Batasuneko Ereserkia ofizialki onartua izan zen.
- 1948 – Secret Beyond the Door... ("Sekretua Ate Atzean...") filma estreinatu zen, Fritz Langek zuzendu eta Joan Bennett, Michael Redgrave eta Anne Revere aktoreek antzeztu zuten.
- 1981 – Scanners ("Eskanerrak") filma estreinatu zen, David Cronenbergek zuzendu eta Jennifer O'Neill, Stephen Lack, Patrick McGoohan, Lawrence Dane eta Michael Ironside aktoreek antzeztu zuten.
- 1995 – The History Channel telebista katea lehenbizikoz aireratu zen.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1865 – Txile, sistema metriko hamartarra hartzen du.
- 1873ko urtarrilaren 1ean, Japoniak orduarte txinatar egutegian oinarritutako Japoniar egutegi tradizionala alboratu eta gregoriotar egutegia bereganatu zuen.
- 1880 – Panamako kanalaren lanak hasten dira.
- 2004 – NASAren Spirit sunda, Martitzen lurreratu zen.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1931 – Euskadi-Catalunya selekzio arteko partida jokatu zen San Mamesen. Emaitza 3-2 izan zen, euskal herritarren alde.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1792 – José Manuel Collado, gipuzkoar politikaria (h. 1864).
- 1813 – Jose Manuel Agirre Miramon, gipuzkoar legelari eta politikaria (h. 1887).
- 1864 –
- 1884 – Manuel Egileor, bizkaitar politikari abertzalea eta jeltzalea (h. 1970).
- 1892 – Pedro José Galíndez, Peru Galindez, euskal kirolari eta abokatua (h. 1971).
- 1902 – Martxelina Lopetegi, gipuzkoar bertsolaria. (h. 1930)
- Manuel Prats, Patxuko, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (h. 1976).
- Manuel Ziarsolo, Abeletxe, bilbotar idazlea (h. 1987).
- 1905 – Manuel Turrillas, nafar musikagilea eta konposatzailea (h. 1997).
- 1917 – Pepito Iantzi, nafar abeslari eta akordeoi-jotzailea (h. 1985).
- 1920 – Frantxiska Iragorri, gipuzkoar ekintzailea eta abertzalea (h. 2019).
- 1922 – Paulo Garaialde, Triple Ak eraildako gipuzkoar taxilaria (h. 1982).
- 1930 – Manuel Egiguren, euskal fraide frantziskotarra, misiolaria eta Beniko (Bolivia) gotzain laguntzailea (h. 2012).
- 1933 – Imanol Bolinaga, gipuzkoar politikari jeltzalea (h. 2013).
- 1934 – Deunoro Sardui, Alper, euskal bertsolari eta idazlea.
- 1935 – Abel Alonso Sopelana, euskal-txiletar enpresaburua, Txileko Futbol presidentea (h. 2024).
- 1936 –
- Víctor Manuel Arbeloa, nafar politikaria.
- Imanol Elias, gipuzkoar idazlea eta politikaria eta Azpeitiko alkatea (h. 2013).
- Paula Martel, donostiar aktorea (h. 2024).
- Juan Carlos Migoya, bizkaitar belar hockey jokalari ohia.
- 1944 –
- Elena Uriz, nafar irakasle ohia, abeslaria, dantzaria eta aktorea.
- Eloy de la Iglesia, zarauztar zinema zuzendaria (h. 2006).
- 1947 – Koldo Pastor Arriazu, nafar musikagile eta musikaria.
- 1948 –
- Jean-Michel Iratxet, lapurtar politikaria.
- Francisco Luzón, bizkaitar bankaria (h. 2021).
- 1955 – Jesus Mari Zamora, Errealeko gipuzkoar futbolaria.
- 1956 –
- Josu Chueca, nafar historialaria eta euskal idazlea, Historia Garaikidean doktorea eta EHUko irakaslea.
- Béatrice Molle, lapurtar kazetaria, ETAren armen deuseztapenerako bere etxea eskaini zuena.
- 1958 – Imanol Murga, arabar txirrindulari ohia.
- 1962 – Joseba Lakarra, euskararen historian espezializatutako bizkaitar euskalaria, aitzineuskara ikertzen nabarmendua.
- 1965 – Pablo Malo, gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- 1967 – Juanma Bajo Ulloa, gasteiztar film-zuzendaria.
- 1972 –
- Alejandro Calvo García, Jandro, gipuzkoar futbolari ohia.
- Ángel Cepeda, bizkaitar saskibaloi entrenatzailea.
- 1978 –
- Vicente Carpintero, bizkaitar traineru estropadetako patroia.
- Nahikari Gabilondo, gipuzkoar bertsolaria.
- 1979 – Andoni Aranaga, gipuzkoar txirrindularia.
- 1981 – Oihane Irastorza, irakasle eta poltikaria.
- 1985 – Ane Mendizabal, euskal modeloa.
- 1987 – Marcos Gondra Krug, bizkaitar futbolaria.
- 1988 –
- Imanol Plaza, donostiar futbolaria.
- Romain Sicard, lapurtar txirrindularia.
- 1991 – Rémi Elizalde, lapurtar futbolaria.
- 1992 – Aiala Uribelarrea, bizkaitar traineru estropadetako patroia.
- 1997 –
- Maddi Aalla, bizkaitar eskubaloi jokalaria.
- Iñigo Baque Atxotegi, bizkaitar futbolaria.
- Unai Zamorano, bizkaitar futbolaria.
- 1998 – Xabier Cardenas, gipuzkoar futbolaria.
- 1999 – Sergio Moreno, nafar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1431 – Alexandro VI.a, Aita santua (h. 1503).
- 1449 – Lorentzo Medici, Florentziako printzea, arteen mezenas, bankari, olerkari eta filosofo pizkundetarra (h. 1492).
- 1467 – Sigismundo I.a Poloniakoa, Poloniako erregea (h. 1548).
- 1484 – Zwingli, suitzar erlijio eraberritzaile eta idazlea (h. 1531).
- 1557 – István Bocskai, hungariar aitoren seme kalbindarra (h. 1606).
- 1585 – Squanto, Aita Erromesak Ipar Amerikan ezartzen lagundu zuen Amerindiarra (h. 1622).
- 1714 – Kristijonas Donelaitis, lituaniar poeta (h. 1780).
- 1735 – Paul Revere, estatubatuar zilargile, grabatzaile eta abertzalea (h. 1818).
- 1767 – Maria Edgeworth, irlandar idazlea (h. 1849).
- 1769 –
- Marie-Louise Lachapelle, frantziar obstetra (h. 1821).
- Jane Marcet, zientzia liburuen idazle eraberritzaile ingelesa (h. 1858).
- 1771 – Georges Cadoudal, bretoi politikaria, Chouannerieko buruzagietako bat (h. 1804).
- 1788 – Étienne Cabet, frantziar filosofo eta sozialista utopikoa (h. 1856).
- 1798 – Utagawa Kuniyoshi, japoniar margolaria (h. 1861).
- 1803 – Manuel Felipe de Tovar, Venezuelako presidentea (h. 1866).
- 1810 – Charles Ellet, estatubatuar ingeniaria (h. 1862).
- 1815 – Charles Renouvier, frantziar filosofoa (h. 1903).
- 1823 – Sándor Petőfi, hungariar poeta (h. 1849).
- 1839 – Ouida, ingeles idazlea (h. 1908).
- 1854 – James George Frazer, eskoziar antropologoa (h. 1941).
- 1861 – Jacques-Émile Blanche, frantziar margolaria (h. 1942).
- 1863 – Pierre de Coubertin, Olinpiar Joko modernoen sortzailea (h. 1937).
- 1864 – Alfred Stieglitz, estatubatuar argazkilaria (h. 1946).
- 1867 – Jeanne Lanvin, frantziar moda-diseinatzailea (h. 1946).
- 1873 –
- Mariano Azuela, mexikar idazlea (h. 1952).
- Margaret Cruickshank, Zeelanda Berrian erregistratutako lehenengo emakume medikua (h. 1918).
- 1879 – Edward Morgan Forster, ingeles idazlea (h. 1970).
- 1880 – Vajiravudh (Rama VI.a), Siamgo erregea (h. 1925).
- 1887 – Wilhelm Canaris, alemaniar almirantea (h. 1945).
- 1893 – Ivan Panfilov, sobietar militarra (h. 1941).
- 1894 –
- Satyendra Nath Bose, bengalar fisikaria (h. 1974).
- Alvaro de Orriols, kataluniar idazlea (h. 1976).
- 1895 – John Edgar Hoover, AEBetako FBIko lehenengo zuzendaria (h. 1972).
- 1897 – Ana Aslan, errumaniar mediku, kardiologo eta geriatra (h. 1988).
- 1898 –
- Ana Carrillo Domínguez, Espainiako Errepublikako Herri Armadako kapitain komunista (h. 1974).
- André Zeller, frantziar jenerala (h. 1979).
- 1900 –
- Xavier Cugat, kataluniar musikaria eta margolaria (h. 1990).
- Aurora Redondo, espainiar antzezlea (h. 1996).
- 1904 – Fazal Ilahi Chaudhry, Pakistango 5. presidentea (h. 1982).
- 1909 –
- Dana Andrews, estatubatuar aktorea (h. 1992).
- Stepan Bandera, ukrainar eskuin muturreko politikaria , ukraniar ultranazionalisten lider eta ideologoa (h. 1959).
- Shaaban Robert, Tanzaniako idazlea, Swahili hizkuntzaz idatzi duten autore ezagunenetakoa (h. 1962).
- 1912 –
- Khertek Amyrbitovna Antximaa-Toka, tuvatar eta sobietar emakumezko politikaria, jaraunspenik gabe estatuburutza lortu zuen Aro Garaikideko munduko lehenengo emakumea (h. 2008).
- Boris Gnedenko, sobietar matematikaria, probabilitate teorian egin zituen ekarpenengatik ezaguna (h. 1995).
- Kim Philby, britainiar espioia, Cambridgeko bostak espioi taldeko kidea (h. 1988).
- 1913 – Eliot Janeway, Estatu Batuetako ekonomista politiko garrantzitsuenetako bat (h. 1993).
- 1919 –
- Sara Berenguer, kataluniar feminista libertario eta anarkosindikalista (h. 2010).
- Rocky Graziano, estatubatuar boxeolaria (h. 1990).
- Jerome David Salinger, estatubatuar idazlea (h. 2010).
- 1921 – César Baldaccini, frantziar eskultorea (h. 1998).
- 1923 –
- Valentina Cortese, italiar aktorea (h. 2019).
- Milt Bags Jackson, estatubatuar jazz bibrafono-jolea (h. 1999).
- Ousmane Sembène, senegaldar idazlea eta zinemagilea (h. 2007).
- 1924 –
- Jacques Le Goff, frantziar historialaria (h. 2014).
- Francisco Macías Nguema, Ekuatore Gineako diktadorea (h. 1979).
- Genichi Taguchi, japoniar ingeniari eta estatistikaria, kalitatearen kudeaketan egindako ekarpenengatik ezaguna (h. 2012).
- 1925 – Mario Merz, italiar margolari eta eskultorea, Art povera mugimenduaren pintore aipagarrienetako bat (h. 2003).
- 1927 –
- Maurice Béjart, frantziar dantzaria eta koreografoa (h. 2007).
- Vernon L. Smith, estatubatuar ekonomialaria, 2002ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1928 –
- Giovanni D'Anzi, italiar musikagilea eta abeslaria (h. 1974).
- Camara Laye, ginear eleberrigilea (h. 1980).
- Anne de Gaulle, Charles de Gaulleren hiru seme-alabetatik gazteena (h. 1948).
- 1930 –
- Adonis, siriar poeta eta itzultzailea.
- Abdul Latif Dayfallah, Ipar Yemengo lehen ministroa (h. 2019).
- Yaffar al Numeiry, Sudango presidentea (h. 2009).
- 1931 –
- Gianuario Carta, italiar politikari kristau demokrata (h. 2017).
- Yoshio Masui, japoniar biologoa.
- 1933 –
- Teresita Aguilar, costaricar zirujaua, irakaslea eta biologoa (h. 2020).
- Waichiro Omura, japoniar futbolaria (h. 2003).
- 1937 –
- Willy Kuijpers, flandiar politikaria, 1975eko Aberri Egunean ikurrina erakusteagatik atxilotua izan zena (h. 2020).
- Petros Márkaris, greziar itzultzailea, dramaturgoa, gidoilaria eta idazlea.
- 1938 – Frank Langella, estatubatuar aktorea.
- 1939 –
- Ali Mahdi Muhammad, Somaliako 4. presidentea (h. 2021).
- Phil Read, ingeles motoziklista, zazpi aldiz motoziklismoko munduko txapelduna (h. 2022).
- 1941 – Martin Evans, ingeles biologoa, 2007ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1942 – Alassane Ouattara, Boli Kostako presidentea.
- 1943 –
- Mohamed Mahmoud Ould Louly, Mauritaniako estatuburua (h. 2019).
- Jesús Manzaneque, espainiar txirrindularia.
- Richard Sennett, estatubatuar soziologo eta historialaria.
- Montserrat Soliva Torrentó, kataluniar zientzialaria, Zientzia kimikoetan doktorea eta unibertsitateko irakaslea (h. 2019).
- 1944 –
- Omar al-Bashir, Sudango diktadorea.
- Zafarullah Khan Jamali, Pakistango lehen ministroa (h. 2020).
- 1945 – Jacky Ickx, belgikar auto-pilotu ohia.
- 1946 –
- Michel Gbezera-Bria, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministro ohia.
- Roberto Rivelino, brasildar futbolari ohia.
- 1948 –
- Alain Afflelou, frantziar enpresaburu eta optikaria, Aviron Bayonnais errugbi taldeko presidente ohia.
- Romy Haag, herbeheretar abeslari, dantzari, aktore eta gaueko klubeko kudeatzaile ohia.
- 1952 – Hamad bin Khalifa Al Thani, Qatarko emirra.
- 1954 – Djimrangar Dadnadji, Txadeko lehen ministroa (h. 2019).
- 1955 – Masakazu Suzuki, japoniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1956 – Christine Lagarde, frantziar politikaria, Europako Banku Zentralaren Presidentea.
- 1957 – Vladimir Kiseliov, sobietar eta ukrainar pisu-jaurtitzailea (h. 2021).
- 1959 –
- Azali Assoumani, Komoreetako presidentea.
- Abdul Ahad Mohmand, paxtun etniako Afganistango Aire Armadako pilotu eta kosmonauta ohia, espazioan egondako lehenengo afganistandarra.
- 1960 –
- Shinya Tsukamoto, japoniar zinemagilea eta idazlea.
- Masaaki Yanagishita, japoniar futbolari ohia.
- 1963 – Kamel Eddine Fekhar, Aljeria erdialdeko M'zab haraneko mozabita amazig berebereen buruzagia (h. 2019).
- 1964 –
- Ron Gilbert, estatubatuar bideo-joko diseinatzaile eta programatzailea.
- Sadie Plant, ingeles idazlea eta filosofoa, ziberfeminismoaren aitzindarietako bat.
- 1965 – Małgorzata Handzlik, poloniar politikaria, esperantoaren promozioagatik ezaguna.
- 1967 – Spencer Tunick, judu jatorriko estatubatuar argazkilaria, pertsona biluzien talde handien argazkiegatik ezaguna.
- 1968 – Davor Šuker, kroaziar futbolari ohia.
- 1969 – Verne Troyer, estatubatuar aktorea (h. 2018).
- 1970 – Rónán Ó Snodaigh, irlandar folk abeslari, olerkari eta musikaria, Kíla taldeko abeslari nagusia.
- 1972 – Lilian Thuram, frantziar futbolaria.
- 1975 – Eiichirō Oda, japoniar mangaka.
- 1976 – Harue Sato, japoniar futbolari ohia.
- 1978 – Yohann Diniz, frantziar atleta, 50 kilometroko ibilketako proban aditua.
- 1979 –
- Eufrosina Cruz, mexikar aktibista eta politikaria.
- Gisela, kataluniar abeslaria.
- 1980 – Olivia Ruiz, okzitaniar-frantziar abeslaria.
- 1981 – Sandra Vilanova, kataluniar futbolari ohia.
- 1983 – Daniel Jarque, kataluniar futbolaria (h. 2009).
- 1984 – Fernando San Emeterio, espainiar saskibaloi jokalaria.
- 1985 – Tiago Splitter, brasildar saskibaloi-jokalaria.
- 1986 – Viktoria Amelina, ukrainar eleberrigilea (h. 2023).
- 1989 –
- Raneem El Weleily, egiptoar squash-jokalaria.
- Adèle Haenel, frantziar aktorea.
- 1991 –
- Alexandra Grey, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Sopiko Guramishvili, georgiar xake-jokalaria.
- 1993 – Sifan Hassan, etiopiar-herbeheretar korrikalaria, distantzia ertaineko eta luzeko lasterketetan aditua.
- 1994 – Sheyla Gutiérrez, espainiar txirrindularia.
- 1999 –
- Sofia Coll, kataluniar abeslaria, dantzaria eta aktorea.
- Nujeen Mustafa, garun-paralisidun siriar kurdua, aktibista, errefuxiatua.
- 2009 – Hend Zaza, siriar mahai-tenislaria, 12 urterekin inoiz mahai-tenis olinpikoan parte hartu zuen pertsonarik gazteena.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1387 – Karlos II.a Nafarroakoa, Nafarroako erregea (j. 1332).
- 1449 – Janin Lomme Tournaikoa, arkitekto eta eskultore nafar-flamenkoa.
- 1561 – Pedro Urtsua, nafar militarra eta konkistatzailea (j. 1520 inguruan).
- 1865 – Pedro Novia de Salcedo, bizkaitar politikari, hizkuntzalari eta idazlea (j. 1790).
- 1896 – Anselmo María Coyné, nafar argazkilaria, Zaragozan (j. 1829).
- 1912 – Cleto Zabala, bilbotar musikagilea, Madrilen (j. 1847).
- 1930 – Martxelina Lopetegi, giuzkoar bertsolaria. (j. 1864)
- 1981 –
- Ramon Belaustegigoitia, Rabel, arabar idazle eta futbolaria, Madrilen (j. 1891).
- Manuel de Irujo, nafar abokatu eta politikari jeltzalea (j. 1891).
- 1982 – Pedro Mendizabal, bizkaitar abokatu eta politikaria, Madrilen (j. 1923).
- 1984 – Mikel Goikoetxea, Txapela, bizkaitar ETAkidea, GALek eraila (j. 1956).
- 1988 – Alberto Duñabeitia, bizkaitar futbolaria (j. 1900).
- 1994 – Julia Klaudia Gabilondo, bizkaitar idazlea (j. 1902).
- 1997 – Pablo Beldarrain, militar bizkaitarra, Eusko Gudarosteko komandantea (j. 1909).
- 2004 – Bittor Arana, bizkaitar aktibista (j. 1943).
- 2006 – Casiano Floristán, nafar teologo eta apaiza (j. 1926).
- 2008 – Pilar Barandiaran Barandiaran, Jose Migel Barandiaranen idazkari, zerbitzari eta zaintzailea (j. 1911).
- 2020 – Michel Zelaia, lapurtar errugbilaria (j. 1930).
- 2021 – Simone Chrisostome, nazismoaren kontrako erresistentziako ekintzaile lapurtarra (j. 1923).
Mundua
aldatu- 1515 – Luis XII.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1462).
- 1559 – Kristian III.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (j. 1503).
- 1560 – Joachim du Bellay, frantziar poeta (j. c. 1522).
- 1572 – Pio V.a, Aita santua (j. 1504).
- 1661 – Pieter Claesz, herbehereetar margolaria.
- 1766 – James Francis Edward Stuart, Ingalaterrako, Eskoziako eta Irlandako tronuen erregenahia (j. 1688).
- 1782 – Johann Christian Bach, alemaniar konpositorea, Johann Sebastian Bachen semea (j. 1735).
- 1793 – Francesco Guardi, italiar margolaria eta diseinatzailea (j. 1712).
- 1796 – Alexandre-Théophile Vandermonde, frantziar musikari, matematikari eta kimikaria (j. 1735).
- 1829 – Pedro Blanco Soto, Boliviako presidentea (j. 1795).
- 1862 – Mikhail Vasilievitx Ostrogradski, errusiar matematikari eta fisikaria (j. 1801).
- 1867 – Otokichi, japoniar ontzi-mutila (j. 1818).
- 1881 – Louis Auguste Blanqui, sozialismoaren teorialari eta iraultzaile frantsesa (j. 1805).
- 1894 –
- Heinrich Hertz, alemaniar fisikaria (j. 1857).
- Nedelia Petkova, bulgariar emakume hezitzailea, emakumeentzako hezkuntzan aitzindaria Bulgarian (j. 1826).
- 1921 – Theobald von Bethmann-Hollweg, Alemaniako kantzilerra (j. 1856).
- 1931 –
- Martinus Beijerinck, herbehereetar botanikaria eta zitopatologoa (j. 1851).
- Hjalmar Bergman, suediar idazlea (j. 1883).
- 1934 – Jakob Wassermann, alemaniar idazlea (j. 1873).
- 1937 – Grafton Elliot Smith, ingeles anatomista, arkeologo eta etnologoa (j. 1871).
- 1944 – Edwin Lutyens, ingeles arkitektoa (j. 1869).
- 1952 – Kenneth Hayes Miller, estatubatuar margolaria, grabatzailea eta irakaslea (j. 1876).
- 1953 – Hank Williams, estatubatuar kantautorea, Country musikako ikur eta XX. mendeko musikari eraginkorrenetakotzat joa (j. 1923).
- 1958 – Edward Weston, estatubatuar argazkilaria (j. 1886).
- 1960 – Margaret Sullavan, estatubatuar aktorea (j. 1909).
- 1962 – Diego Martínez Barrio, Espainiako Bigarren Errepublikako behin-behineko presidentea (j. 1883).
- 1966 – Vincent Auriol, Frantziako presidentea (j. 1884).
- 1968 – Guy Boniface, frantziar errugbilaria (j. 1937).
- 1972 – Maurice Chevalier, frantziar aktore eta abeslaria (j. 1888).
- 1975 – Kiusaku Ogino, japoniar ginekologoa (j. 1882).
- 1980 – Pietro Nenni, italiar sozialismoaren lider historikoa (j. 1891).
- 1984 – Augustin Souchy, alemaniar anarkosindialista, antimilitarista eta kazetaria (j. 1892).
- 1988 – Hiroaki Sato, japoniar futbolaria (j. 1932).
- 1992 – Grace Hopper, Amazing Grace, estatubatuar zientzialaria eta matematikaria, historiako lehen konpiladorearen egilea (j. 1906).
- 1994 – Cesar Romero, estatubatuar aktorea (j. 1907).
- 1995 – Eugene Wigner, estatubatuar fisikaria, 1963ko Fisikako Nobel Saria (j. 1902).
- 1998 – Helen Wills, estatubatuar tenislaria (j. 1905).
- 2006 – Gudrun Corvinus, alemaniar geologoa, paleontologoa eta arkeologoa (j. 1932).
- 2010 – Vera Zakharova, sobiertar anbulantzia-hegazkin pilotua, lehenengo jakutiar emakume pilotua (j. 1920).
- 2012 –
- Kiro Gligorov, Mazedoniako Errepublikako lehenengo Presidente hautatua (j. 1917).
- Jorge Andrés Martínez Boero, argentinar motoziklista, Dakar rallyan izandako erori baten ondorioz (j. 1973).
- Carlos Soria, argentinar abokatu eta politikaria (j. 1949).
- 2013 – Patti Page, estatubatuar abeslari eta aktorea (j. 1927).
- 2014 – Concha Carretero, kataluniar militante komunista antifrankista (j. 1918).
- 2015 –
- Ulrich Beck, alemaniar soziologoa (j. 1944).
- Omar Karami, Libanoko lehen ministroa (j. 1934).
- 2017 – Hilarion Capucci, siriar apezpiku katolikoa, Israelen Palestinako okupazioaren aurkaria (j. 1922).
- 2019 – María Teresa Uribe, kolonbiar soziologoa (j. 1940).
- 2021
- Carlos do Carmo, portugaldar fado abeslaria (j. 1939).
- Elmira Minita Gordon, Belizeko Gobernadore Orokorra (j. 1930).
- 2022 – Calisto Tanzi, italiar negozio-gizona, Parmalat enpresaren sortzailea (j. 1938).
- 2023 – Kadri Mälk, estoniar diseinatzailea (j. 1958).
- 2024 –
- Marcia Garbey, kubatar atleta (j. 1949).
- Basdeo Panday, Trinidad eta Tobagoko 5. lehen ministroa (j. 1933).
- Niklaus Wirth, suitzar informatikaria, hainbat programazio-lengoaiaren diseinatzailea, Pascal barne (j. 1934).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Urteberri-eguna, gregoriotar egutegiaren arabera.
- Japoniar urteberri-eguna.
- Kristauen egutegian, Andre Maria Jaungoikoaren Amaren jaia.
- Sehaska egutegiko izendegia: Urtats.
- Urtero – Zaldiaraneko igoera, Araban.
- Euskal Herrian Adarra, Gorbeia, Aizkorri, Txindoki eta Erniorako mendi igoera herrikoiak.
Kanpo estekak
aldatu