Zerra-arrain arrunt
Zerra-arrain arrunta (Pristis pectinata) pristidoen familiako itsas arrain handia da, 4,5 m inguru luzea eta zerra itxurako muturra, 1,20 m inguru luzea, duena. Gorputzez marrazoaren antzekoa da. Azala pikorrez estalia izaten du, eta kolorez bizkarrean eta alboetan arrea edo grisaxka, eta sabelaldean zurixka. Ozeano Atlantikoko tropiko aldean bizi da. Denborarik gehiena itsaspean ematen du. Arrainak eta ornogabeak jaten ditu.
Zerra-arrain arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzori larrian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Chondrichthyes |
Ordena | Rhinopristiformes |
Familia | Pristidae |
Generoa | Pristis |
Espeziea | Pristis pectinata Latham, 1794
|
Banaketa mapa | |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-3-6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |