Ziriako Morea

nafar ongile eta enpresari
Artikulu hau Ziriako Morea Goienetxeri buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Morea (argipena)».

Ziriako Morea Goienetxe (Garaioa, 1854Galiziako kostaldea, 1936ko irailaren 8a) euskal ongile eta enpresaburu izan zen.

Ziriako Morea
Bizitza
JaiotzaGaraioa, 1854
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaGalizia1936ko irailaren 8a (81/82 urte)
Jarduerak
Jarduerakongilea eta enpresaburua

Biografia

aldatu

Ziriako Morea Garaioan jaio zen 1854. urtean. Gaztea zela Argentinara emigratu zuen, eta han ahalegin handiz eta urte gutxiren buruan dirutza handia lortu zuen. Buenos Airesen, harreman zuzena nuen emigratutako hainbat lagunekin, tartean Antonio Arostegi edo Domingo Elizondo. Ohitura zen emigratu dirudunek beren diruarekin beren jaiotza-herriak garatzen laguntzea, eskolak, elizak edo iturriak eraikiz. Hala, Garraldako 1898ko sutearen ondoren, non ia etxe guztiak kiskalita eta suntsituta geratu ziren, haietako batzuk lanean aritu ziren. Domingo Elizondok buztinezko teilak zituzten etxeak eraikitzen lagundu zuen (ordura arte buztinezkoak ziren, eta horrek sua zabaltzen lagundu zuen) eta Antonio Arostegik iturri bat eta garbitoki bat eraiki zituen. Arostegik, gainera, bertako eliza eta eskola eraikitzen lagundu zuen urte batzuk geroago.

Ziriako Morea Domingo Elizondok zuzentzen zuen Iratiko trenbidearen enpresa emakidaduneko lehendakariordea izan zen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu