Txinatar atsotitzak

Wikimediako zerrenda artikulua


A - B - C - D - E - F - G - H - I - L - M - N - O - P - Q -R - S - T - U - V - Y - Z

  • "Aberatsen hiletetan ez da ezer falta, beraien heriotza sentitzen duen norbait izan ezik".
  • "Arazo batek irtenbidea badu, ez dago kezkatu beharrik. Irtenbiderik ez badu, kezkatzeak ez du ezertarako balio".
  • "Arima handiek borondateak dituzte; ahulek, desioak baino ez".
  • "Arraina ematen badidazu, gaur jango dut. Arrantzan irakasten badidazu, bihar jan ahal izango dut".
  • "Azken orrialdera iristen zarenean, itxi liburua".
  • "Banbu ernamuinak jatean, gogoan izan landatu zituen gizona".
  • "Bedeinkapenak inoiz ez datoz binaka, eta zoritxarrak inoiz ez datoz bakarrik".
  • "Besteen onerako ari dena bere onerako ari da".
  • "Bezperan egin genuen ongia goizean zoriontasuna dakarkiguna da".
  • "Bide ederrek ez dute urrutira eramaten".
  • "Bidea ematen duenak bidea zabaltzen du".
  • "Bidean esertzen bazara, jar zaitez oraindik geratzen zaizunari begira eta jada egindakoari bizkarra emanez".
  • "Bihotzak inoiz ez du hitzik egiten, baina ulertzeko entzun egin behar da".
  • "Bizi ezazu zure bizitzako egun bakoitza azkena balitz bezala... Egun batean asmatu egingo duzu".
  • "Bizia galdu gabe hiltzea betiereko presentzia da".
  • "Denda bat irekitzea baino zailagoa da irekita mantentzea".
  • "Diruak hitz egiten duenean, egia isildu egiten da".
  • "Dorrerik garaienak ere lurrean hasten dira".
  • "Elur maluta bat inoiz ez da okerreko tokian erortzen".
  • "Emakume batek kentzen dituen urteak inoiz ez dira galtzen; beti joaten dira bere lagunetako edozeinengana".
  • "Epaiketa bat irabaztea oilo bat eskuratzea eta behi bat galtzea da".
  • "Ergelkeria beti aurrean jartzen da ikusia izateko. Azkartasuna, berriz, atzean jartzen da behatzeko".
  • "Errazagoa da gorputza tolestea borondatea baino".
  • "Errazagoa da zerbait nola egiten den jakitea, egitea baino".
  • "Esadazu eta ahaztuko dut, erakutsi iezadazu eta gogora nezake, sar nazazu tartean eta ulertuko dut".
  • "Ez dago aspertzen ez duen janari onik, ezta haserretzen ez duen biziorik ere".
  • "Ez ezazu inoiz erantzuna ez dagoen lekuetan bilatu".
  • "Ez ezazu inoiz euli bat tigrearen buruaren gainean hil".
  • "Ez ezeren hitzik eman oso alai zaudenean; ez erantzun gutunik haserre zaudenean".
  • "Ez inoiz etsi, ezta atsekaberik ilunenean zaudenean ere, laino beltzetatik ur garbia erortzen da eta".
  • "Ez itzazu nahastu, zalduna, zaldiaren trosta eta zeure bihotzaren taupadak".
  • "Ez itzazue inoiz zuen desioak erabat asetu; horrela plazer berriak emango dizkiezue zeuen buruari".
  • "Ezin duzu eragotzi tristuraren txoriak zugana hegan egitea, baina bai zure ilean habia egitea".
  • "Ezin duzu haizea gidatu, baina zure oihalen norabidea alda dezakezu".
  • "Galdera bat egiten duena ezjakina da bost minututan; egiten ez duena bizitza osoan ezjakina izango da".
  • "Galdetu esperientzia duenari, ez ikasketak dituenari".
  • "Gizon batek maite duen emakumearen adina du".
  • "Gorputza zuzena bada, berdin dio itzala okerra izateak".
  • "Gorputzarentzat ez dago espiritua garatzea baino ezer hoberik".
  • "Gozatu bizitza, uste duzun baino beranduago da".
  • "Hamar mila kilometroko bidaia bat urrats bakarrarekin hasten da".
  • "Hamar urtez iluntasunean ikasten duena unibertsalki ezaguna izango da nahi duenean".
  • "Haserrealdi batean pazientzia baduzu, tristurazko ehun eguni egingo diezu ihes".
  • "Hilobiak uneoro irekitzen dira eta betirako ixten dira".
  • "Hiru batera doazenean, aginduko duen bat egon behar du".
  • "Hobe da atzera itzultzea bidean galtzea baino".
  • "Hobe da kandela bat piztea iluntasuna madarikatzea baino".
  • "Hobekien itxitako atea irekita utzi daitekeen hura da".
  • "Ikasleak ez badu maisua gainditzen, ez da hain ona ikaslea eta ezta maisua ere".
  • "Ilargia seinalatzen denean, inozoa hatzari begira geratzen da".
  • "Inoiz ez akabatu euli bat tigre baten buruaren gainean".
  • "Inor ez da bi aldiz ibai berean garbitzen, beti beste ibai bat eta beste pertsona bat da eta".
  • "Irribarre egiten ez dakien gizonak ez du dendarik ireki behar".
  • "Iturri onak lehorte handietan ezagutzen dira; lagun onak, zoritxarreko garaietan".
  • "Jadea landu egin behar da harribitxia izateko".
  • "Jainkoari bizitza gozatzeko dena eskatu nion, berak dena gozatzeko bizitza eman zidan".
  • "Jakin dadin nahi ez baduzu, ez ezazu egin".
  • "Jakinduria dakizuna dakizula eta ez dakizuna ez dakizula jakitean datza".
  • "Jakintsuak ez du dakiena esaten eta ergelak ez daki zer esaten duen".
  • "Jendeak egunero txukuntzen du ilea, zergatik ez bihotza?".
  • "Korrontearen aurka igeri eginez bakarrik heldu daiteke iturrira".
  • "Lehen aldian grazia da, bigarrenean erregela da".
  • "Leun zapaltzen duena urrutira joaten da".
  • "Maita itzazu zure auzokoak, baina ez kendu hesia".
  • "Maita nazazu gutxien merezi dudanean, orduan izango dut eta beharrik gehien".
  • "Medikuntzak senda daitezkeen gaixotasunak bakarrik senda ditzake".
  • "Mendia astuna da, baina tximeleta batek katu bat airera jaso dezake".
  • "Mendia mugitu duena harri txikiak kentzetik hasi zena da".
  • "Mendia zaharrak bezala igo behar da gazteak bezala iristeko".
  • "Mihiak biguna delako irauten du; hortzak hautsi egiten dira gogorrak direlako".
  • "Mundua aldatzen hasi baino lehen, eman hiru buelta zeure etxean".
  • "Nora joan nahi duen ez dakienarentzat bide guztiek balio dute".
  • "Pentsatu gabe ikastea alferrikakoa da, ikasi gabe pentsatzea arriskutsua".
  • "Pentsatzearen lana putzu baten zulaketaren antzekoa da: ura arrea da hasieran, baina gero argitu egiten da."
  • "Sagu baten xalotasunak elefante bat mugi dezake".
  • "Sufritzearen beldur denak beldurrez sufritzen du".
  • "Tinta tanta batek ehun buru pribilejiodunek baino ahal gehiago du".
  • "Txinparta soil batek zelaia erraustuko duen suari hasiera eman diezaioke".
  • "Txirotasunak lapurrak egiten ditu eta maitasunak olerkariak".
  • "Urak itsasontzia flotarazten du, baina hondoratu ere egin dezake".
  • "Ur sakonetan geldirik dagoen herensugea karramarroen ehizakina bihurtzen da".
  • "Urtebeterako planak egiten badituzu, erein arroza. Hamar urtetarako egiten badituzu, landatu zuhaitzak. Bizitza osorako egiten badituzu, hezi pertsona bat".
  • "Zakurtegiko zakurrak arkakusoak kendu nahi izaten ditu; zakur ehiztariak ez ditu izaten".
  • "Zazpi aldiz erortzen bazara, altxa zaitez zortzitan".
  • "Zein bitxia den gizakia, ez du jaiotzea eskatzen, ez daki bizitzen eta ez du hil nahi!"
  • "Zerua uretan ikusten duenak arrainak zuhaitzetan ikusten ditu".
  • "Zorionekoa garai interesgarriak bizi dituena".
  • "Zorte koilarakada batek gehiago balio du jakinduria upel batek baino".
  • "Zuhaitz bat landatzeko une onena duela 20 urte izan zen. Bigarren une onena orain da".
  • "Zuhaitzik sendo eta indartsuena bere azpian daukanetik bizi da".