Jules Mazarin: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.1) (robota Erantsia: be:Джуліо Мазарыні |
t r2.6.4) (robota Aldatua: be:Джуліа Мазарыні |
||
24. lerroa: | 24. lerroa: | ||
[[als:Jules Mazarin]] |
[[als:Jules Mazarin]] |
||
[[ar:جول مازاران]] |
[[ar:جول مازاران]] |
||
[[be: |
[[be:Джуліа Мазарыні]] |
||
[[bg:Мазарини]] |
[[bg:Мазарини]] |
||
[[br:Giulio Mazzarini]] |
[[br:Giulio Mazzarini]] |
08:28, 3 ekaina 2011ko berrikusketa
Giulio Raimondo Mazarino edo Mazzarino italieraz eta Jules Raymond Mazarin frantsesez (Pescina, Abruzzo, 1602ko uztailak 14-Vincennes, 1661eko martxoaren 9a) kardinal, diplomatikari eta politikari trebea izan zen, lehenik Aita Santuaren zerbitzuan, eta, ondoren, Frantziako erresumaren zerbitzuan. Richelieu kardinalaren oinordekoa izan zen. Batez ere Mazarin kardinala izenez ezaguna da.
Biografia
Jules Mazarin 1602ko uztailaren 14an jaio zen, Pescinan (garai hartan Espainiar koroaren mende zegoena), Italia hego-ekialdean. Bere ama, Hortensia Bufalini, , Umbriako Cittá di Castelloko familia noble batetakoa zen. Bere aita, Pietro Mazarini (Mazzarini ere idatzia), siziliar jatorrikoa, Colonna familia ospetsuarekin lotua zegoen. Mazarin Espainian prestatu zen, Alcalako Unibertsitatea eta Salamancakoaren artean.
Aita Santuaren diplomatikari bezala urte asko eman ondoren, 1642ko abenduak 5ean, Mazarin, Estatuko Ministro Nagusi izendatua izan zen, Richelieu kardinalak hala gomendatua. 1643tik aurrera, Luis XIII.a Frantziakoa hil ondoren, Mazarinek Frantzia gobernatzen du Ana Austriakoa Luis XIV.a Frantziakoaren erregeorde bezala arituz. Lehen Ministro bezala jarraituko du hil arte, aurkari gogorrak izan arren.
Kargura iritsi bezain pronto, nobleen etsaitasunari aurre egin behar izan zion, bera hiltzeko konplot bat prestatzera ere iritsi zirenak. Bere arrakasta diplomatiko eta militarrak gora-behera, Hogeita Hamar Urteko Gerra amaitzea lortu zutenak, (Westfaliako Bakea, 1648), Frantziaren zailtasun ekonomikoak zirela medio, jendeak batere ondo hartu ez zituen txirotasun neurriak hartu behar izan zituen. Bere etsaiak, bera boteretik botatzen saiatu ziren, baina, aldi horietako bakoitzean, egoera ondo konpontzea lortu zuen. 1650ean eta 1652an, erbesteratu egin behar izan zen, baina erregina eta jarraitzaile leial talde baten bidez gobernatzen jarraitu zuen, jarraitzaile horien artean Hugues de Lionne eta Michel Le Tellier zeudelarik.
Parisera itzuli zenean, gerraren amaiera eskertzen zion herriak goretsi zuen. Mazarineri, ez zioten bere jatorri italiarra barkatzen, ezta lortu zuen botere guztia ere, negoziatu gabe, zergak gehitzea ahalbidetzen zion boterea. Mazarin, gaixotasun luze baten ondoren hil zen Vincenneseko gazteluan 1661eko martxoaren 9an.
Ondarea
Arlo politikoan utzi zuen ondareaz gain (Jean Baptiste Colbert Mazarinen idazkari pertsonala eta oinordekoa izan zen), Mazarinek, Frantziari, bere ondasun guztiak uzten dizkio, 35 milioi libratara iristen zirenak, horietatik 8 txanponetan (garai hartako banketxerik garrantzitsuena zen Amsterdameko bankuaren funtsak haina). Bere testamentuan, Lau Nazioen Eskola sortzea agintzen du, ondoren, Frantziako Institutua bihurtuko zena.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules Mazarin |