Edukira joan

Tito Livio: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
28. lerroa: 28. lerroa:
[[Kategoria:Paduarrak]]
[[Kategoria:Paduarrak]]
[[Kategoria:I. mendeko idazleak]]
[[Kategoria:I. mendeko idazleak]]
[[Kategoria:I. mendeko historialariak]]

08:21, 5 iraila 2023ko berrikusketa

Tito Livio

Bizitza
JaiotzaPaduaK.a. 59
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaPadua, 17 (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, idazlea eta poeta
Lan nabarmenak
Genero artistikoaHistoriografia

IMDB: nm0515385 Discogs: 4499696 Edit the value on Wikidata

Tito Livio[1], edo Livio, latinez Titus Livius, (Padua, K.a. 59 - K.o. 17) erromatar historialari bat izan zen. Erromaren historia itzela idatzi zuen, Ab Urbe condita izenekoa, Aeneasen legendaren arabera hiria fundatu zenetik (K.a. 753) Augustoren agintaldira arte.

Salustio eta Kornelio Tazitorekin, batera, Erromako historialari handienetako bat da[2].

Bizitza

Gallia Cisalpina probintziako Padua (garai hartako Patavium) hirian jaio zen. Augusto eta Horazioren adinekoa zen gutxi-gorabehera, eta Virgilio eta Mezenas baino zertxobait gazteagoa. Gaztetan latinez zein grekeraz egin zituen ikasketak. Erroman erretorika eta filosofia ikasi zituen eta Klaudio enperadorea izango zenaren heziketaz arduratu zen.

Idazlanak

Ab Urbe Condita idazlanak (Batzuetan Hamarkadak izenez ezaguna, latinez: Decadas )142 liburu zituen (papiro-biribilkiak), hamarkadatan edo hamar liburuko taldetan banatuta. Horietatik hogeita hamabost bakarrik iritsi zaizkigu, 1etik 10era eta 21etik 45era.

Liburu horiek Erromako lehen mendeetako historia kontatzen dute, K.a. 753. urtean sortu omen zirenetik K.a. 292. urtera arte. Bigarren gerra punikoa azaltzen dute, eta erromatarrek Galia, Grezia, Mazedonia eta Asia Txikiaren zati bat hartu zituztela.

Erreferentziak

  1. Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak... Euskaltzaindiaren 76. araua
  2. (Ingelesez) «Livy | Roman Historian & Author of Ab Urbe Condita | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tito Livio Aldatu lotura Wikidatan