Edukira joan

Tito Livio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tito Livioren irudi bat.

Tito Livio[1], latinez Titus Livius, (Padua, K. a. 59 - 17) erromatar historialari bat izan zen. Erromaren gaineko historia itzela idatzi zuen, Ab urbe condita izenekoa, hiria fundatu zenetik (K. a. 753) Augustoren agintaldira arte.

Bizitza

Gallia Cisalpina eskualdeko Padua hirian jaio zen. Augusto eta Horazioren adinekoa zen gutxigorabehera, eta Virgilio eta Mezenas baino zertxobait gazteagoa. Gaztetan latinez zein grekeraz egin zituen ikasketak. Erroman erretorika eta filosofia ikasi zituen.

Erreferentziak