Altzairuzko oihala
Itxura
Altzairuzko Oihala (ingelesez : iron curtain, alemanieraz : eiserner Vorhang) Gerra Hotzean Europa erdibitu zuen muga (egiazkoa eta ideologikoa) isaltzen duen esapidea da, Winston Churchillek 1946ko martxoaren 5ean Fultungo hitzaldian lehen aldiz erabilia:
« | Baltikoko Stettindik Adriatikoko Triesteraino, kontinentearen gainean altzairuzko oihala erori da | » |
Oihalaren bi aldeetan nork bere nazioarteko aliantzak garatu zituen, bai ekonomiarako bai defentsarako:
- Ekialdeko erdian Elkarri Laguntzeko Batzarra eta Varsoviako Ituna zeuden, Sobietar Batasuna kide garrantzitsuena zela.
- Mendebaldeko erdian Europako Batasuna eta NATO zeuden, Ameriketako Estatu Batuak eremuko botere ekonomikoa eta militarra zela.
Mendebaleko eta Ekialdeko Europaren arteko muga hesitu eta militartu bazen ere, Altzairuzko Oihalaren adibide eredugarriena (eta gogortuena) Berlingo Harresia izan zen, hiria bitan banantzen zuena.