Tango
Tangoa Argentina eta Uruguain italiar jatorrizko etorkinek sortutako musika eta dantza herrikoia da. Buenos Airesen sortu zen, XIX. mendearen bukaeran, Boca auzoan.
Tangoa jotzeko talde ohikoa seikotea da, orquesta típica deitutakoa: bi biolin, pianoa, kontrabaxua eta bi bandoneoi. Bandoneoia, trikitiaren antzeko akordeoi diatonikoa da.
Tango mota asko daude: argentinarra, flamenkoa, antillarra, mexikarra, milonga, etabar. Argentinakoa Buenos Airesko auzune behartsuetan sortu zen XIX. mende erdialdean. XX. mendearen hasieran Buenos Aires osoan zabaldu zen eta Argentinako eredu bihurtu zen. Lehen Mundu Gerra hasi aurretik Europan hedatu zen arrakasta handiarekin. 2/4ko konpasean idazten da. Maitasun mina du gai nagusia, eta bertsoak edertasun handikoak izan ohi dira.
Musikari eta abeslari ezagunak
Tango egile ospetsuak izan dira, besteak beste, E. Santos Discépolo, F. Canaro, A. Maler eta R. Sciamarella; eta kantariak, berriz, C. Gardel, R. Quiroga, A. Maizani, L. Lamarque eta C. Acuña. 1920. urtetik aurrera musikagile askok sarrarazi zuten tangoa beren lanetan: I. Stravinski, D. Milhaud, P. Hindemith, H. Haba, E. Krenek, C. Chávez-ek eta A. Piazzola, besteak beste.
- Carlos Gardel (1887?-1935), abeslaria.
- Astor Piazzolla (1921–1992), "neotango" estiloaren aitzindarietakoa.
Kanpo lotura
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.