Edukira joan

Dodsworth (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anderrena (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:26, 27 iraila 2012
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)


Dodsworth William Wylerek 1936an zuzendutako filma da, Sinclair Lewis idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta (1929). Walter Huston eta Mary Astor izan ziren antzezle nagusiak. 1936ko Oscar sarietarako zazpi izendapen jaso zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dodsworth Motor Company enpresako zuzendaria da Sam Dodsworth, automobilak egiten dituen konpainiarena. Franek, Samen emazteak, senarra konbentzituko du enpresan duen zatia saltzeko eta Europara bidaian joateko. Bikote heldua osatzen dute Dodsworthtarrek. Bidaiak aurrera egin ahala emaztea senarrarengandik aldenduko da: zahartzen doala jakin arren, gaztetzat jotzen du bere burua; ez, ordea, Sam, zein gero eta urrunago sentitzen duen. Italiara helduta Samek Edith Cortright andrea ezagutuko du, eta handik gutxira haien arteko harremana gero eta estuago izango da, elkar maitatzera heltzerainokoa. Franek ez du sortutakoa onartuko.

Aktoreak

Oscar sarietarako izendapenak

Kanpo loturak