Malintxe
Malintxe, Malintzin edota Doña Marina (1502 aldean - 1529 aldean ), emakume amerindiarra izan zen, Mexikoko golkoko nahua ziur asko, Mexikoko konkistan garrantzi handia izan zuena, Hernán Cortésen itzultzaile, aholkulari eta bitartekari izan baitzen.
Biografia
Maiek oso gazterik esklabu hartu zuten, azteken aurkako gudu baten ostean. Malintxe irabazleei eman zitzaien sariaren parte izan zen.
Tabaskoko kazikeek esklabu gisa oparitu zioten Hernán Cortési beste 19 emakumerekin batera. Doña Marina izenarekin bataiatu ondoren, Cortés bai nahuatla (Malintxeren ama hizkuntza) eta bai maien hizkuntza hitz egiten zituela ohartu zen eta itzultzaile gisa erabiltzen hasi zen, gaztelania segituan ikasi baitzuen.
Malintxek, itzultzaile zerbitzuez gain, espainiarrei bertakoen ohitura sozial eta militarrak azalduz lagundu zien, eta baita tarteka diplomaziaz arduratu ere. Cortésekin seme bat eduki zuen, honek onartu ez zuena. Geroago Malintxe kapare batekin ezkonarazi zuen eta azken honekin alaba bat izan zuen.
Garbi ez dagoen arren, badirudi 1528 edo 1529an baztangaz gaixotu eta hil zela.