Raga
Itxura
Raga, Indiako eta Pakistango musikan, poesia-gai batean oinarritutako doinu-modua da, bat-batean jardunez jotzen dena gehienetan, nota-multzo jakin bat eta erritmo eredu jakin bat erabiliz.
Ragak ordu jakinetan jotzen dira, aldarteak adieraziz, eta raga bakoitzari egoki zaizkion musika-tresnez. Mendebaldeko entzuleak modu minorraren eta maiorraren arteko berezitasunak atzeman ditzake ragetan.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raga |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.