Edukira joan

Citizen Kane

Wikipedia, Entziklopedia askea

Citizen Kane 1941an Orson Welles zinema zuzendariak zuendu, antzeztu eta ekoiztutako filma bat da. Zinema aditu askoren arabera garai guztietako filma onena omen da, filma sailkapen askotan lehenbiziko postuan agertu ohi delarik. Orson Wellesek garai hartako sekulako berrikuntza izan ziren filmatze teknikak erabili izan zituen.

Argumentua

Filma Charles Foster Kean (Orson Welles) estatubatuar enpresaburu garrantzitsuaren bizitzari buruzkoa da. Bere haurtzarotik hasi eta prentsa, irrati eta bi sindikatuz osatutako inperio erraldoi baten nagusi bilakatz1en den arterainoko denboraldia agertzen da. Komunikabideetako William Randolph Hearst enpresaburuaren bizitzan oinarritua dago. Filma enpresaburuak bere heriotza unean aipatutako hitzaz hasten da: "Rosebud". Iritzi publiko guztia hark aipatutako hitz horren esanahiaren jakinminez dago, ondorioz, kazetari talde bat hitzaren esanahia topatu asmoz haren bizitzaren xehetasunak ikertzen hasiko da.

Filma harropuzkeria eta ezjakintasunari buruzkoa da, baina baita gizartean komunikabideek duten botere eta eragin handiari buruzkoa ere.

Aktoreak

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Citizen Kane