Lee Petty
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Koro lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Lee Petty | ||
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Lee Arnold Petty | |
Jaio | 1914ko martxoaren 14a | |
Randleman Ipar Karolina (AEB) | ||
Hil | 2000ko apirilaren 5a (86 urte) |
Lee Petty, jaiotzez Lee Arnold Petty (Randleman Ipar Karolina (AEB), 1914ko martxoaren 14a - 2000ko apirilaren 5a) estatubatuar automobil pilotoa izan zen. 3 aldiz lortu zuen NASCAR kopa, 1954, 1958 eta 1959an, bigarren geratu zen 1949 eta 1953an, hirugarren 1950, 1952 eta 1955ean, laugarren 1951, 1956 eta 1957an eta seigarren 1960an.
Biografia
Lee Arnold Petty Randlemanen jaio zen, Ipar Karolinan (AEB) 1914ko martxoaren 14an.
Historial osoa hartuz gero, Petty hamargarrena dago eta hasierako garaietan, berriz, hirugarrena da. 427 lasterketetatik 54 irabazi zituen goreneko mailan eta, besteak beste, 1954ko Daytonako hondartza zirkuituko garaile izan zen edo, 1959ko Daytona International Speedway inaguratu zutenean, 500 Miliaren garaile[1].
1961ean, Daytonako 500 Miliatan, Beauchampekin egin zuen talka eta 4 hilabetez egon zen internatuta errekuperatzen zen bitartean[2]. Hurrengo urtean itzuli zen lanera eta beste 6 lasterketetan lehiatzeko aukera izan zuen, 1964an erretiratu zen arte.
Pettyk beti erabili zuen bere ekipo propioa: Petty Enterprises. Ia beti 42 zenbakia erabili zuen eta Chrysler taldeko modeloak (Chrysler, Dodge edo Plymouth). Hala ere, Oldsmobile markarentzat ere lehiatu zuen hainbat denboraldietan eta inoiz Ford edo Lincoln autoak erabili zituen.
Bere semeak ziren Richard Petty eta Maurice Petty ere ekipo berean ibili ziren lehian eta Richard 7 alditan izan zen txapeldun NASCAR Grand National Series proban (gero NASCAR Cup Series izendatu zutena).
Kyle Petty biloba eta Adam Petty birloba ere NASCAR proban ibili ziren lehian.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lee Petty |