Edukira joan

Malintxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
SieBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:04, 20 abuztua 2007
Malintxek Kortesentzat itzultzen du.

Malintzin, Malintxe edota Doña Marina(1502 - 1529), oso gazterik esklabu gisa hartu zuten Maiek, Maia eta Azteken arteko guda baten ostean, garai hartako ohitara zen legez, gudako irabazleari ematen zitzion sariaren zati.

Tabaskoko kazikeek esklabu gisa oparitu zioten Hernán Cortési beste 19 emakumerekin batera. Doña Marina izenarekin bataiatu ondoren, Kortesek bai nahuata (Malintxeren ama hizkuntza) eta bai maien hizkuntza hitz egiten zituela ohartu zen eta itzultzaile gisa erabiltzen hasi zen, gaztelera segituan ikasi zuelarik.

Malintxek, itzultzaile zerbitzuez gain, espainiarrak bertakoen ohitura sozial eta militarrak azalduz lagundu zituen, baita nohizbehinka diplomaziaz harduratuta ere. Kortesekin seme bat eduki zuen, honek onartu ez zuena. Kortesek Malintxe beste zaldun batekin ezkonduarazi zuen, azken honekin beste alaba bat edukiko zuelarik. Garbi ez dagoen arren, badirudi 1529rako Malintxe iada hilik zegoela.