FCSB
Ezizena(k) | Roș-Albaștrii ("gorri-urdinak") Militarii ("militarrak") | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1947 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Arena Națională edukiera: 55.600 lagun inaugurazioa: 2011 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | George Becali | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Laurențiu Reghecampf | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Errumaniako Liga I | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2015-16 | 2.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.steauafc.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
FC Steaua Bucuresti (errumanieraz Fotbal Club Steaua București, "Bukaresteko Izarra Futbol Elkartea") Errumaniako futbol talde bat da Bukarest hiriburukoa. Errumaniako txapelketa gehien irabazi duen taldea izateaz gain Europako Kopa eta Superkopa irabazi zituen 1986 denboraldian.
Historia
Steaua Bucuresti 1947ko ekainaren 7an sortu zuten Errege Etxeko hainbat ofizial gaztek. Kirol anitzeko elkartea zen eta futbola zazpi kirolen artean bat baino ez zen. Asociația Sportivă a Armatei București izena eman zioten, hau da, "Bukaresteko Armadako Kirol Elkartea". Denbora pasa ahala futbolaren atala nagusitu zitzaien gainerako kirolei.
Lehenengo titulua berehala iritsi zen, 1947ko Kopa, eta ordutik aurrerako hamarkada guztietan Errumaniako talde nagusia izan zen. 1961ean izena aldatu zuen; CSA Steaua București (Clubul Sportiv al Armatei Steaua) eta Steaua ("izarra") elementua bere adierazgarri nagusia bihurtu zen, herrialde komunistetako armadaren kirol elkarte gehienek bere egin zuten ikurra izan zen izarra.
Taldearen "urrezko aroa" 80. hamarkadan iritsi zen, Errumanian nagusi izatetik Europa eta Munduko txapeldun izatera pasa baitzen. Emerich Jenei eta Anghel Iordănescu entrenatzaileen eskutik denboraldi baikaina osatu zuen 1984-85ean. Hurrengo urtean Europako Kopako finalera iritsi zen. Sevillan jokatu zuen finala FC Barcelonaren aurka eta partidan ez zen golik izan, ez eta luzapenean ere. Penalti jaurtiketak iritsi ziren eta Helmuth Duckadam atezainak kataluniarrek jaurtitako lau penaltiak gelditu zituenez Steaua Europako Txapeldun bihurtu zen. Kontinente arteko Futbol Kopa jokatu zuen hurrena eta Argentinako River Platek 1-0 emaitzaz garaitu zituen errumaniarrak. Europara itzuliz Superkopa irabaztea lortu zuen Dinamo Kiev 1-0 menpean hartuz. 1989an bigarren aldiz jokatu zuen Europako Kopako txapelketa baina oraingoan AC Milanek irabazi zuen 4-0ko emaitzaz.
UEFAren legeei jarraiki futbol taldea Armadatik banatu eta talde pribatua bihurtu zen 1998an.
Palmaresa
Errumanian: 54
- Errumaniako Liga (26): 1951, 1952, 1953, 1956, 1960, 1961, 1968, 1976, 1978, 1985, 1986, 1987, 1988, 1989, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 2001, 2005, 2006, 2013, 2014, 2015.
- Errumaniako Kopa (22): 1949, 1950, 1951, 1952, 1955, 1962, 1966, 1967, 1969, 1970, 1971, 1976, 1979, 1985, 1987, 1989, 1992, 1996, 1997, 1999, 2011, 2015.
- Errumaniako Superkopa (6): 1994, 1995, 1998, 2001, 2006, 2013.
Nazio artean: 3
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 1986
- Txapelduna (1): 1986
- Finalista (1): 1989
- Txapelduna (1): 1986
- final aurrekoak 2006an.
Euskal taldeen aurkako partidak
Steauak kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
2004-05 | UEFA Kopa | Liga fasea | Athletic | 1-0 | Steaua |
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FCSB |
- (Errumanieraz) Webgune ofiziala